Potentzia-elektronikari buruzko ikerketa gela

Bizkaia

Ingeteamek eta Mondragon Unibersitateak hitzarmen bat sinatu dute potentzia-elektronika eta elektrotekniari buruzko ikerketa zientifiko eta teknologikoko gela abiarazteko; izan ere, aipatu arloa bien interesekoa da eta emaitzak hainbat eremutan aplikatuko dira, hala nola, sareetan, energian, industrian eta itsasoan, besteren artean. Erakunde biak I+G garatzen duen lankidetzako ikerketa-ereduaren alde daude eta horregatik jasotzen da hitzarmenean Garaiako campusean horretarako gela bat sortzea. Bertan programak, proiektuak eta ekintzak gauzatuko dira, ezagutzaren sorrera, elkartrukea eta ekarpena sustatuz.

Partekatu

Beste berri batzuk