Prime teknologiaren arrakasta Iberdrolarentzat
ZIV taldeak garatutako kontagailu elektrikoak telekudeatzeko Prime teknologia arrakastaz probatu ondoren, otsailean eta martxoan, Iberdrola telekudeaketarako soluzio osatu hau aurreneko aldiz hedatzen ari da Madrileko hegoaldean. Egun, Iberdrolaren bulego nagusiek –Madril, Bilbo edo Valentzia– kontagailu bakoitzerako zuzeneko eta noranzko biko sarbidea dute jada.