Proba gisa, anezka-autobus hibridoa erabiliko du Euskotrenek Bizkaiko Parkean
EUSKOTRENek Zamudioko geltokitik Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkera joan-etorriak egiteko eskaintzen duen anezka-zerbitzua autobus hibridoz egingo da abuztuan. Volvo enpresak lagatako ibilgailuaren ezaugarriak probatu gura dira, baita ingurumenari dagokionez lor daitezkeen aurrezpenak eta hobekuntzak ere
Bizkaiko Parkera joan-etorriak egiten dituen linea hautatu du EUSKOTRENek, berrikuntzaren eta teknologia garbien aldeko apustu sendoaren adierazle bikaina baita.
Abuztuaren 1ean ipiniko da martxan autobusa: 12 metroko Volvo 7900 hibridoa, Volvo-k garatutako paraleloko teknologia hibrido esklusiboa duena. Ibilgailuak 160 CV-ko motor elektrikoa ez ezik, diesel-motor txikia ere badu. Modu independentean funtziona dezakete bi motorrek, 400 CV-ra arte helduta. Ondorioz, %39ra arte murriztu ahal izango dira erregai-kontsumoa eta CO2 isuriak; NOx eta partikulak kontuan hartuz gero, isuri kutsakorren murrizketa % 50ra artekoa ere izan daiteke. Gainera, abio isila duenez, onuragarria da herritarren bizi-kalitatearentzat.