Qurius finantza adimeneko softwarea merkaturatu du

Bizkaia

Qurius-ek, Bizkaiko Teknologia Parkeko 105 eraikinean kokatutako informatikako enpresak, adierazle aurredefinituak dituen negozio eta finantza adimeneko soluzioa merkaturatu du. Aginte-koadroen, analisi aurreratuen eta jakinarazpen eta bistaratzeko tresnen bidez, erabiltzaileek informazioari etekinik handiena atera ahal izango diote. Soluzioak aurredefinitutako 30 finantza-adierazle baino gehiago eskaintzen ditu eta gehiago izan daitezke taldetan bildutako berezko adierazleez baliatuz: errentagarritasuna, eraginkortasun operazionala, likidezia, salmentak eta zorpetzea. Horiei esker, erabiltzaileek konpainiaren eragiketen eraginkortasuna eta kalitatea ebaluatu ahal izango dute.

Partekatu

Beste berri batzuk