San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Countryren inaugurazio afariaren agertoki izan da Parkea

Gipuzkoa

  • Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeko erakusketa atondoan egin da Biltzarraren inaugurazio afaria, 400 lagunen parte hartzearekin.

Urriaren 6an, igandez eman zaio hasiera San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country kongresuaren XV.edizioari. Biltzarraren inaugurazio afaria Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean egin da, erakusketa-atondoan, hain zuzen ere, 400dik gora gonbidaturekin. Zortzi euskal sukaldari gaztek prestatu dute afaria, bakoitzak euskal produktu bat landu duelarik.

Gastronomiari buruzko Kongresua urriaren 6tik 9ra bitartean egiten ari da, aurtengo edizioan Londres delarik hiri gonbidatua. Euskadi eta mundu osoko sukaldaririk onenak ari dira parte hartzen Gastronomika topaketako mintegi, hitzaldi eta saio desberdinetan, besteak beste Wine Sessions, Wine&Win lehiaketa, Dastaketa Gastronomikoak, Parrila lehiaketa etabar…

Partekatu

Beste berri batzuk