Sarenet enpresak bulego berri bat martxan jarri du Malagan

Albisteak, Bizkaia

Javier Canalesek 15 urte baino gehiagoko esperientzia du enpresa-telekomunikazioen sektorean, eta negozioa garatzeaz eta eskualdean kolaboratzaileak finkatzeaz arduratuko da

Eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko informazio gehiago izateko, konpainiak jardunaldi bat ospatuko du banaketa-kanalarekin martxoaren 29an, Malaga hirian

Sarenet (https://www.sarenet.es), Internet zerbitzuen hornitzaileak, enpresetan espezializatua, Malagan bulego berri bat jarri du martxan. Egoitza berri honekin batera, konpainiak hainbat delegazio ditu, zentrala Zamudioko Bizkaiko Parke Teknologikoan, Bartzelonan, Madrilen eta Valentzian dagoeneko.

Malagako ordezkaritza berri honen arduraduna Javier Canales da, telekomunikazioen sektorean 15 urte baino gehiagoko esperientzia duena. Bost urtez Vodafonen lan egin ondoren, batez ere, enpresa txiki eta ertainei zuzendutako enpresaren produktuen portfolioa merkaturatzen, Canalesek Orangen garatu zuen bere ibilbide profesionala.

Sareneteko ibilbide berri honetan, konpainiaren negozioa garatzea eta eskualdean duen kolaboratzaile sarea sendotzea izango du helburu bezala.

Erabaki hori konpainiaren hazkunde-estrategiaren parte da, herrialde osoan duen presentzia sustatzean oinarritzen dena, bai zuzenean- konpainiak 4500 enpresa baino gehiago ditu bezero bezala-, bai, banaketa-kanalaren bitartez. Ildo honetan, Sarenetek 300 partner baino gehiago ditu dagoeneko distribuidore eta integratzaileen artean. Konektibitate, ahots zerbitzuak eta hurbileko Cloud zerbitzuak eskainiz. Konpainiak kolaboratzaileen sarea handitzen jarraitzen du, eredu kolaboratibo ireki eta malgua eskainiz.

Eskaintzen diren zerbitzuei buruzko informazio gehiago izateko, jardunaldi bat antolatzen ari dira martxoaren 29an Malagan.

Kanalarekin egindako topaketaren agenda kontsulta dezakezu eta honako esteka honen bitartez izena eman: https://www.sarenet.es/landings/jornadas/colaboradores-malaga-2022/

Partekatu

Beste berri batzuk