SATLANTIS Japoniako Space-BD konpainiarekin elkartu da, bere teleskopioa Nazioarteko Estazio Espazialera eramateko
Urkullu Lehendakariak SATLANTISek EHUko Leioako Zientzia Parkean duen fabrika berria inauguratu du
SATLANTISek beste urrats bat eman du Espazioaren karrera estuan. Bizkaiko konpainia Lurrari behatzeko mikroteleskopioen fabrikatzailea da, eta akordioa itxi du Japoniako Space-BD konpainiarekin, bere mikroteleskopioa Nazioarteko Estazio Espazialera (ISS) eramateko, Japoniako Jaxa agentziaren bidez.
Bizkaiko konpainiak instalazio berriak ditu Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Zientzia Parkean, Leioan, eta Iñigo Urkullu Lehendakariak inauguratu ditu instalazio horiek. Bizkaiko konpainiak ISSra eramango du bere teleskopioa (iSIM170), Lurraren bereizmen handiko irudi bereziak hartzen dituen mikrosatelite batean; irudi horiek ia denbora errealean hartzen ditu, bertako konstelazioen frekuentziari eta orbitei esker. Helburu hori betetzeko, SATLANTISek erloju kontrako karrera egin du, bere produktua Espaziorako egokia dela egiaztatzeko, eta, gainera, ISO-5 kalifikazioa lortu du ingeniaritza- eta ekoizpen-arloetan, aintzat hartuta mikroteleskopioen fabrikazioak behar duen muturreko zehaztapen nanometrikoak nolako arreta berezia behar duen.
Lehendakariak eskerrak eman dizkie SATLANTISri, JAXAri eta TELESPAZIO multinazionalari, inaugurazio-ekitaldian izan dira-eta, SATLANTISen bidez euskal teknologiaren gainean erakutsi duten konfiantzagatik.
Telespazioren kasuan, SATLANTISen eta behaketarako 3 satelite txikiren konstelazioan inbertitzeak BO zerbitzu aurreratuetan lider duen plataforma digitala sustatzea ekarriko du.
SATLANTISen negozio espazialaren zerbitzuak honako eremu hauetan lan egiten duten konpainia eta erakundeei zuzentzen zaizkie: azpiegiturak, oil&gas, elektrizitatea, mugak, ingurumeneko fenomenoen kontrola, mugikortasuna eremu guztietan (itsas garraioa, errepideak etab.) eta nekazaritza, besteak beste.
SATLANTISeko bazkideen artean daude EVERIS, TELEFÓNICA, ORZA, Eusko Jaurlaritza eta Ekonomia Ministerioa, besteak beste, eta SATLANTIS hazteko proiektua babesten dutela adierazi dute.
Enpresa Floridan sortu zen, 2013an; 2016ko irailean itxi zuen finantzaketa-erronda eta, harrezkero, 9 milioi euro baino gehiago bideratu ditu hura garatzera.
Gaur egun, SATLANTISen 28 pertsonak egiten dute lan; bi urtean baino ez 2,5 biderkatu da bertako langile-kopurua.