Siemens Gamesa Pakistango merkatuan sartu da

Bizkaia

Euskal  konpainiak  50  megawatteko  potentzia  duen  parke  eoliko  baten  eraikuntzan  parte  hartuko  du

siemens_pakistanSiemens  Gamesa  konpainia  eolikoak,  Sumec  Hardware  and  Tools  enpresa  txinatarrarekin  batera,  kontratu  bat  itxi  du  Zephyr  Power  sustatzaile  pakistandarrarekin,  Gharo  hirian  50  megawatteko  parke  eoliko  bat  eraikitzeko.

Horren  arabera,  euskal  konpainiak  G114-2.0  MW  modeloko  25  aerosorgailu  hornituko  ditu  herrialdearen  hegoaldeko  Tatta  eskualdean  kokatutako  parke  eolikorako.  Kontratuak  dioenez,  Siemens  Gamesak  ingurumen  arloko  jarraibideak  emango  ditu,  hauts  kontzentrazio  eta  tenperatura  handiko  baldintzetan  ere  errendimendurik  handiena  lortu  ahal  izateko.

Irakurtzen jarraitzea

Partekatu

Beste berri batzuk