Sormena, estrategia eta berrikuntza lantzeko workshop-a Euskal Parkeetan
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Parkeek martxoaren 2an, 3an eta 4ean, hurrenez hurren, sormena, estrategia eta berrikuntza protagonista izan dituzten jardunaldiak hartu dituzte
Euskal Parkeek 2013an Deusto Business Schoolekin izenpetutako akordioaren barruan kokatu da ekimena. Orduz geroztik ekintza ugari egin dituzte elkarrekin, Parkeetan dauden enpresetan hautemandako beharrei –besteak beste, lidergoarekin eta pertsonen zein taldeen kudeaketarekin loturikoak– erantzuten jarraitzeko.
Hortaz, workshop-ak erantzun osoa eman du enpresen errendimendua hobetze aldera. Jarduera-esparrua eta tresnak eskaini dizkie bai pertsonei bai enpresei, behar berrietan erantzun integralak ezarriz euren erakundeetan berrikuntza zeharka integratzen laguntzeko.
Deusto Business Schooleko Francisco González Breek gidatu ditu jardunaldiak, hiru parkeetako berrikuntza-departamentuen koordinaziopean.