Sormenerako eta Berrikuntzarako Tekniken Tailerrak Euskadiko Teknologi Parkeetan

Bizkaia

  • Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Teknologi Parkeetan egin dira tailerrok, azaroaren 5, 6, 13 eta 14ean.
  • Enpresetan sormena errazteko tresnak, metoduak eta gaiak azaltzearekin batera, berrikuntza eta lehiakortasun gaitasunak hobetzeko lanabes praktikoak eskaintzea ziren jardunaldien helburu.

Euskadiko Teknologi Parkeek Sormenerako eta Berrikuntzarako Tekniken Tailerrak hartu dituzte azaroan; hilaren 5ean Gipuzkoan, 6ean Bizkaian eta 13 eta 14ean Araban egindako jardunaldiek erantzun ona jaso dute Parkean kokatutako enpresengandik, izan ere lau saioak bete egin baitira.

Tailerrak bi ataletan banatu dira: bata teorikoa, non sormena, trebakuntza ereduak eta Web 2.0 aztertu diren, besteak beste. Hasteko, sormenaren definizioaz hitz egin dute, behin definizioa ikusi eta ikasita, sormenaren garrantziaz eta garrantziaren zergatiaz aritzeko. Sormen prozesuak lau fase ditu: Arazoaren azterketa, ideiak sortzea, ideak ebaluatzea eta inplementatzea. Honekin batera, sormenaren 3 ikuspuntuak ere aipatu dira: norbanakoaren sormena, sormena enpresan eta talde-sormena, bakoitzaren ezaugarriak aztertuz.

Bigarren atala, atal praktikoa izan da, sormenerako bost teknika praktikatu dira bertan: Brainstorming edo ideien jarioa; Brainwriting edo ideien jario idatzia; 5 Zergatiak, arazo zehatz baten zergatia-ondorioa lotura aztertzeko; Edward Bonoren 6 kapela pentsatzeko, egituratutako pentsaera teknika; eta aberastutako irudiak, egoera bat ulertzeko modu berriak gogoratu eta gordetzeko irudien erabilpena.

Partekatu

Beste berri batzuk