“Spotbros” sare sozialak eta “bancaparaempresa.com” Euskadiko Kutxaren blogak jaso dituzte 2013ko Buber Sariak

Araba

Buber sarituakAtzo arratsaldean Arabako Teknologi Parkean egindako Buber Sarien hamaikagarren edizioak, 2013.urteko web, blog eta aplikaziorik onenak saritu zituen. Epai-mahaiaren erabakiz, honako hauek izan dira sarituak:

Web edo blog korporatiborik onena: www.bancaparaempresas.com, Euskadiko Kutxak sustatutako bloga, finantzari buruzko ezagutzen hedapenerako.

Web edo blog pertsonalik onena: www.reharq.com, ondarearen hedapena ardatz nagusi duen bloga.

Software librea sustatzeko web edo aplikaziorik onena: www.elkarteak.info, Gasteizko elkartze-mugimenduaren ataria.

Euskara sustatzeko web edo aplikaziorik onena: www.euskalkultura.com, euskal kultura eta diasporari buruzko gunea.

Mugikorretarako apliaziorik onena: www.sportbros.com sare soziala.

Web edo proiektu solidariorik onena: www.ahotsargiak.com Gasteizko korala.

Buber Sarien hamaikagarren edizioan 70 proiektutik gora izan dira hautagai; 800 internauta baino gehiagok hartu zuten parte sei kategoriatako finalistak aukeratzeko. Eta ondoren, epai-mahaiaren lana etorri da, finalisten artean irabazleak erabakitzeko. 2013ko Internet Euskadi Buber Sarietako epai-mahaia honako hauek osatu dute: Belén Sáez, Miriam Ansorena, Jon Vazquez, Izartza Zorrozua, Ana Santos, David Juanmartiñena, Asela Ortiz, Naiara Pérez de Villarreal, Josu Garro eta David Bartolomé. Ekitaldian parte hartu zuen publikoak, zuzenean botua emateko aukera izan zuen Neofis aplikazioaren bidez.

Sari banaketa hasi aurretik, Dolors Reig, psikologia eta sozial median adituaren hitzaldia entzun zuten bertaratu zirenek. Bestalde, Fernando Canales, sukaldari ospetsuaren nazioarteko proiektu berria eman zen ezagutzera Arabako Teknologi Parkean, Buber Sarien ekitaldian.

Partekatu

Beste berri batzuk