Spri Antenen Zerbitzua
SPRI Taldearen eta Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearen eskutik, SPRI antenen zerbitzua martxan jartzen da berriro (udako oporrak eta gero), Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Parkeetan kokatuta dauden enpresa guztietarako
Zerbitzu berriaren bidez, zuzeneko harremanetarako aukera eskaini nahi dute instituzio biek, SPRI-k ematen dituen zerbitzuen inguruko (programak, laguntzak, orientabidea, etab.) edozein zalantza edo kontsulta argitzeko. Antenetan, proiektu zehatzak landuko dira; hau da, jada abiarazitako edo prestaketa-fasean daudenak, zeinen inguruan SPRIk aholkularitza eman dezakeen.
Inprimakiak betetzeko epea hilero irekiko da, Parkeen webguneen bidez. Eskatzaileek kontsultaren azalpen laburra eta harremanetarako pertsonaren izena adierazi beharko dute. Hitzorduak adostu eta dagokion aurrerapenarekin jakinaraziko dira. Enpresa eskatzailearen kokapenari dagokion Parkean egingo dira antenak, hilabetean behin (asteartean) eta Sarea osatzen duten Parkeetako bakoitzean. Spri-k zuzenean hartuko ditu hala eskatu duten enpresak.
Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak lanean jarraitzen du 2017-2020 epealdirako Plan Estrategikoarekin hartutako konpromisoan. Horrenbestez, Parkeen zeregina indartu egingo da Euskadiko berrikuntzaren eta garapen teknologikoaren katalizatzaile nagusi gisa, eta enpresei behar besteko tresnak emango zaizkie haien proiektuak aurrera eraman ahal izateko.