SPRIren antenen zerbitzu berria Euskadiko Parke Teknologikoen Sarean
SPRI Taldeak eta Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak laster jarriko dute abian Spriren antena-zerbitzua Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako parkeetan kokatuta dauden enpresa guztientzat
Zerbitzu berri horren bidez, bi erakundeek zuzeneko harremana eskaini nahi dute Sprik eskaintzen dituen zerbitzuekin lotutako edozein zalantza edo kontsulta argitzeko: programak, laguntzak, orientazioa eta abar. Zehatzago esanda, antenek informazio zehatza (ez orokorra) landuko dute aurretik abian jarritako edo prestaketa-fasean dauden enpresa-proiektuetan emandako laguntza edo euskarria sakontzeko. Horietan guztietan, Sprik aholkularitza eskain dezake bere zerbitzuen zorroaren bidez.
Antenak hilean egun batean egingo dira Sareko parke horietako bakoitzean, eta Spriko langileek zuzeneko arreta eskainiko diete hori eskatzen duten enpresei. Enpresei formulario soil bat bideratuko diete eta bertan kontsultaren deskribapen laburra eta harremanetarako pertsona bat zehaztu beharko dira. Horren bidez, hitzorduak zehaztuko dituzte (aurrerapenez jakinaraziko dituzte) eta horiek eskaera egin duen enpresa kokatuta dagoen parkean egingo dira.
Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak lanean jarraitzen du 2017-2020 Plan Estrategikoarekin lotuta bere gain hartutako konpromisoan. Parkeek Euskadiko berrikuntzaren eta garapen teknologikoaren bideratzaile gisa betetzen duten rola sendotu du plan horrek, eta helburua gure enpresei beren proiektuak garatzeko behar dituzten tresna guztiak eskaintzea da.