Spyro eta Satdata Telecom-ek bat egin dute operatzaile logistikoentzako kudeaketa arloko konponbide bat ekoizteko
Spyro euskal taldea Galiziako Satdata Telecom konpainiarekin elkartu da operatzaile logistikoentzako kudeaketa-software bat ekoizteko eta dagoeneko badu izena: 2flot. Plataforma horretan lehen aldiz uztartuko dira konpainia baten administrazio esparrua eta konpainiako garraio ibilgailuen gaineko kontrola. Horrela, denbora errealean jaso daiteke negozioari buruzko informazio guztia.
Konponbide hori berrogeita hamar bat kamioi konpainiari aurkeztu zaie eta arrakastaz instalatu da operatzaile logistiko batean. Hona hemen programa berri horrek dituen funtzionalitate batzuk: takografo digitalaren denborak denbora errealean kontrolatzeko eskaintzen duen aukera edo konpainiak egingo duen ibilbideari buruzko informazioa bezeroari bidaltzeko aukera.
Erabat egokia da Satdata Telecom eta Spyro enpresen arteko aliantza hau, lehenak garraio konponbideak ezartzen dituelako eta bigarrenak sektore horrentzako enpresa kudeaketako software bat (ERP) daukalako. 2flot plataforma JBoss zerbitzari batean oinarritutako Java lengoaian programatuta dago, eta bere egitekoa da datuak igortzea Satdata eta Spyro-ren aplikazioetara.