SPYROk AXESOR rating agentziaren soluzioa sartu du bere ERPan kreditu komertzialaren arriskua kudeatzeko

Gipuzkoa

SPYRO enpresa teknologikoak eta Espainiako Axesor rating agentziak sinatu duten hitzarmenari esker, SPYROko bezeroak, hala nahi badute, denbora errealean sartu ahal izango dira beren bezero zorroaren arrisku komertzialen adierazleetan, izan oraingoak zein etorkizunekoak, eta, horrenbestez, berankortasunaren edo ez ordaintzearen ratioak murriztu ahal izango dituzte

acuero-spyro-axesor-00_originalSPYRO Taldeko zuzendari nagusi Ricardo Gonzalez Lafuentek eta Axesorreko gerente nagusi Miguel Angel Ruiz Callek lankidetza hitzarmena izenpetu dute gaur goizean, Donostian, Axesorrek kreditu komertzialaren arriskua kudeatzeko duen erreferentziazko soluzioa SPYRO ERPan integratu ahal izan dadin.

Bi konpainien arteko aliantza estrategikoari esker, SPYROko bezeroek, nahi izanez gero, Axesor 360 soluzioa gehitu ahal izango dute beren ERPan, zeinak lagundu egiten dien enpresei emaitza ekonomiko-finantzarioa hobetzen eta kudeaketa optimizatzen. Hori lortzeko, kreditu pertsonalizatuen arriskuaren gaineko adierazleak landuko ditu bezero bakoitzarentzat.

Informazio hori ERPan integratzeari esker, erabiltzaileek beren bezero zorroa %100ean kontrolatuko dute, denbora errealean, eta “arriskuen ebaluazioetan objektibotasuna eta segurtasuna irabaziko dute, momentuan jakingo baitute enpresa batek ordaintzeko izan dezakeen ahalmena edo kobratzeko egon daitekeen ziurgabetasuna”, azpimarratu du SPYRO Taldeko zuzendari nagusi Ricardo Gonzalezek.

“Axesorrekin egin dugun aliantzari esker –azaldu du–, ahalbidetuko dugu gure bezeroek milaka enpresaren arriskuen informazioa edukitzea, unean bertan, SPYROko alerten bitartez. Informazio horrek erabakiak hartzen lagunduko die, eta berankortasun edo ordaindu gabekoen ratioak nabarmen murriztu ahal izango dituzte”, adierazi du.

Gonzalezek azpimarratu duenez, Axesorrekin egindako akordioa SPYROk soluzio berritzaileak gehitzeko duen apustu estrategikoaren baitan kokatzen da: soluzio “gero eta efizienteagoak, enpresa digitalaren ildokoak, gure bezeroei hobetzen laguntzeko eta erabakiak arinago hartu ahal izateko”.

Ildo horretan, euskal enpresa teknologikoak akordioak ditu dagoeneko beste konpainia batzuekin, horien artean egonik Sabbatic (gastuen kudeaketa automatikoa) edo Enantio (Big Data Market Intelligence), besteak beste.

Partekatu

Beste berri batzuk