SPYROko berrogeita hamar bezero inguruk kudeaketa software aurreratuan izandako esperientziak partekatu dituzte

Gipuzkoa

Esperientzien trukea SPYROren kudeaketa komertzialeko aukera berriei buruzko jardunaldi formatibo baten baitan egin da

Topaketan Grupodesa Fasterners, Iberinox 88, Juba eta Monaj konpainietako ordezkariak izan dira

formacionspyro2018_originalDonostiako Gipuzkoa Zientzia eta Teknologia Parkean SPYROk antolatutako prestakuntza jardunaldi bat egin da, eta, esparru horretan, bigarren urtez jarraian, “Esperientziak Kontrastatzeko Ikasgelak” elkartu dira.

Bertan, uneoro SPYROko espezialisten laguntzarekin, euskal software konpainiaren bezeroek aukera izan dute aplikazioaren erabilerari buruzko esperientziak ezagutu eta beste erabiltzaileekin partekatzeko, eta, ondorioz, erabilerari buruz duten ezagutza aberasteko, batez ere Kudeaketaren arloan eta Finantza Moduluan.

SPYRO erabiltzen duten konpainietako berrogeita hamar ordezkarik baino gehiagok parte hartu dute bost orduko jardunaldian, Grupodesa Fasteners, Iberinox 88, Juba eta Monaj bezalako erakundeen izenean.

Esperientziak Kontrastatzeko Ikasgelan parte hartzeaz gain, parte hartzaileek lehen eskutik ezagutu dituzte SPYROren zirkuitu funtzionalaren nobedadeak eta ezaugarri bereziak, kudeaketa komertzialari dagokionez (salmentak / erosketak).

Prestakuntza eta informazio ekitaldia SPYROk etengabe garatzen duen programaren barruan integratua dago, erabiltzaileek ahalik eta errendimendurik handiena atera diezaieten euren erakundeetan kudeaketarako inplementatuta dituzten soluzioei.

Partekatu

Beste berri batzuk