Talentia Programako 180 gazte Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean izan dira
- Bizkaia:xedek bultzatutako programaren barruan, Deustu, Mondragon eta Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleek hartu dute parte jardunaldian.
- Teknologia Parkearen errealitatea bertatik bertara ezagutzea izan da helburu nagusia.
Deustu, Mondragon eta Euskal Herriko Unibertsitateetan talenturik gehien duten 180 ikasle Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean izan dira, Parkearen errealitatea bertatik bertara ezagutzeko asmoarekin antolatutako ekitaldian, Bizkaiko Foru Aldundiko bizkaia:xedek bultzatutako Talentia Programaren esparruan.
Talentia Programa duela 4 urte abiarazi zen Deustuko Unibertsitatean, gero beste bi unibertsitateetara hedatuz; bere helburu nagusia da, gaitasunik gehien duen hiru unibertsitateetako ikasle-taldea garapen profesionalera eta lan-mundurako sarrera modu egokian bideratzea; baita, ikasleen eta Bizkaia zein Euskal Autonomia Erkidegoaren errealitate zientifiko, teknologiko eta enpresarialaren arteko lotura indartzea ere.
Euskal Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren euskarri nagusienetako bat Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea izanagatik antolatu da ekitaldi hau. Marian Ibarrondo, Parkeko Berrikuntza zuzendariak hitz egin zuen gazteen aurrean, Parkearen bilakaera azaldu eta etorkizunerako erronkak zeintzuk diren azaltzeko eta baita beraien galdera eta zalantzei erantzuteko ere.
Ekitaldian parte hartu zuten Ivan Jimenez, bizkaia:xedeko zuzendaria, Jesus Riaño, Deusto Alumniko zuzendaria, Maria Saiz, EHUren Bizkaiko campuseko Kanpo-harremanetarako zuzendaria eta Jon Altuna, Mondragon Unibertsitateko erretoreorde akademikoak.