Talentua Sarean: Luis Álvarez Rubio, ITP Aero enpresako COO (eragiketen zuzendaria)
ITP Aero osagai eta motor aeronautikoak egiten dituen enpresa bat da eta, salmentei dagokienez, munduko zerrendan bederatzigarren dago. Gure jarduera nagusiak motor aeronautikoak diseinatzea, ikertzea, garatzea, fabrikatzea eta moldatzea eta horiekin probak egitea da.
Enpresaren bereizgarriak (pentsamoldea eta gizarte-konpromisoa)…
Industria-arloko hainbat konpainiarentzat lan egin dugula kontuan hartuta, ITP Aeroren kultura azpimarratuko nuke. Horrek ez du esan nahi aurrera egin behar ez dugunik, baina uste dut gure kulturak eragin oso positiboa duela negozioan.
Zer ekarpen egin nahi diozue gizarteari?
Bi gai nabarmenduko nituzke. Batetik, gure bezeroentzat, lan egiten dugun erkidegoentzat eta, bereziki, horniketa-katearentzat aberastasuna sortzeko kontzientzia (aberastasunaren zentzurik zabalenean). Eta bestetik, hezkuntza, hau da, teknologiaz eta aeronautikaz dakiguna erakustea eta partekatzea.
Eta Euskal Parkeen Sareak zertan laguntzen du?
Zalantzarik gabe, Bizkaiko Parke Teknologikoan egotea aktibo handia da. Egoitza Parkean dugu (Zamudio) eta laster beste instalazio bat izango dugu han (Derio). Kokagunea, Bilboko aireportutik gertu dagoenez, eta ingurunea sekulakoak dira, bisitan etortzen diren bezero eta hornitzaileentzako aurkezpen-gutun bikaina. Gainera, Euskal Parkeen Sareak erakundeen eta enpresen arteko zubi-lanak egin behar dituela uste dut.
Nazioarteko proiekziodun enpresa batek zer eduki behar du?
Lehenik, guri desberdin egiten zaigun hori kudeatzeko malgutasuna eta sentsibilitatea funtsezkoak dira. Eta bigarrenik, merkatuen arabera kulturalki desberdinak izan daitezkeen “lerro gorriak” ezagutu behar ditu eta ez ditu zeharkatu behar.
Eta zer ez du eduki behar?
Konplexurik ez du inoiz eduki behar.
Pentsamoldeagatik gustuko duzun enpresa bat…
Bi galderetarako erantzun bera dut: eredu asko ditut, nahiago dut bat ez zehaztea. Dena den, nazioarterako jauzia ematen jakin duten eta gaur egun sektorean eredu diren familia-enpresak nabarmenduko nituzke.
Talentuak zer izan behar du lagun?
Zalantzarik gabe, etorkizun-sena eta sen hori gauzatzeko jarrera/gogoa.
Nor aurkitzen dituzu zure enpresarako behar dituzun talentuak?
ITP Aero enpresa hazkunde-istorio bat da, azken urteetan % 10en inguruko portzentajeekin hazi baikara. Enpresa tokiko talentuak hornitzen du, jakina, baina sei herrialdetan ditugun 17 lantokien artean barne-igoera eta langile-txandaketa asko sustatzen ditugu.
Lanerako nire mahaian edo bulegoan beti dago…
Te-termo bat.