Tea Cegos-en Jardunbide Egokien Saria jaso du Euskaltelek “Gosariak Zuzendaritza Nagusiarekin” ekimenarengatik
Langileak txertatzen laguntzeko eta enpresako kide izatearen sentimendua sustatzeko konpainian egiten diren barne-komunikazioko ekintzetan jasotzen da Euskaltelen “Gosariak Zuzendaritza Nagusiarekin” ekimena.
Euskaltelekin batera, estatuko empresa batzuk saritu dituzte, kasurako, Gamesa, Mapfre, ING Direct eta Bankinter.
Euskaltelek Giza Baliabideetako Jardunbide Egokien Cegos Saria (Hautaketa eta Integrazioa kategorian) jaso du 2011n, barne-komunikazioko “Gosariak Zuzendaritza Nagusiarekin” ekimenarekin. Operadoreak duela lau urte jarri zuen martxan ekimen hori, eta langile guztiek parte hartzen dute hartan.
Azaroaren 14an Madrilen egin zen jardunaldi batean, pertsonen kudeaketako eta konpainien komunikazioko jardunbiderik onenei urtero ematen dizkien sariak banatu zituen Cegosek. Euskaltelen “Gosariak Zuzendaritza Nagusiarekin” ekimenak Tea Cegos taldearen eta Equipos y Talento aldizkariaren aintzatespena irabazi ditu, langileak txertatzeko eta enpresako kide izatearen sentimendua sustatzeko egindako lanagatik. Euskaltelekin batera, estatuko enpresa batzuk saritu dituzte, kasurako, Gamesa, Airbus, La Caixa, Mapfre, ING Direct eta Bankinter.
Euskaltelen “Gosariak Zuzendaritza Nagusiarekin” ekimena Alberto García Erauzkinekin egiten da, hamabostean behin, 2008ko urtarriletik hona, eta langileak txertatzen laguntzeko eta enpresako kide izatearen sentimendua sustatzeko konpainian egiten diren barne-komunikazioko ekintzetako bat da.
Noranzko anitzekoak dira topaketa hauek, eta, horregatik, Euskaltel osatzen duen taldearentzako informazioa eta koiunturazko datuak egokiro transmititzen dira. Halaber, Euskalteleko langile guztiek aukera dute ideiak, galderak eta kezkak partekatzeko Euskalteleko zuzendari nagusiarekin, hurbileko giroan, eta oztopo-mota oro ezabatzen da, atal eta lantoki ezberdinetako pertsonak elkartu baitaitezke.
Berrikuntza eta balioa ematea
Enpresa eta erakundeek berritzeko, jardunbiderik egokienak ezartzeko, beren jarduerei balioa emateko eta merkatutik bereizteko dituzten ekimenak aintzatesten dituzte Tea Cegos Giza Baliabideen Aholkularitzako Nazioarteko Taldearen eta Equipos&Talentoren Jardunbide Egokien Sariek. Kategoria hauek dituzte sariek: Antolakuntza Kudeaketa eta Aholkularitza, Trebakuntza eta Garapena eta Hautaketa eta Txertatzea. 2011ko sarietan, aintzatespen bereziak egin dira, energiaren sektorekoak, barne-komunikaziokoak, 2.0 ingurunekoak eta nazioarteko proiektuetakoak.