Tecnalia aurrena da Sare Elektriko Adimenduak ziurtatzen

Bizkaia

* Telekudeaketa bidezko kontagailu elektriko berriek egungo kontagailuak ordezkatuko dituzte 2018. urtea baino lehen

* Munduko bi erakundek soilik ziurta ditzakete kontagailu eta datu-bilketarako gailuetarako PRIME teknologia

Tecnalia, bere Energia Unitatearen bidez, aurrena da PRIME teknologiadun lehenengo chipset eta kontagailu elektrikoak ziurtatzen. Kontagailu horiek egungo kontagailuak ordezkatuko dituzte 2018. urtea baino lehen eta horren ondorioz konpainiak telekudeatu ahalko dira.

Kontagailu elektrikoak gure etxeko altzarien artean daude. Armairu batean, portalean edo atearen ondoan, etxe barruan; ohituta gaude horiek ikustera eta beti gauza bera egin izan dute: neurtu. Ohituta gaude ere norbait geurera etortzera gure fakturan agertuko den balioa apuntatzeko. Hala, hileko fakturak ez daude gure kontsumoaren hain menpe, baizik eta datua irakurri ahal izan denaren menpe.

2018a baino lehen kontagailu elektriko klasiko horiek guztiak ordezkatuko dira ITC/3860/2007 Ministro Aginduari jarraiki. Iberdrolak, Gas Natural Fenosak, HC Energíak, EDPk eta Europako beste operadore batzuek PRIME teknologia aukeratu dute etorkizuneko apustu honetan, kontagailua telekudeatu ahal izateko helburuarekin.

PRIME teknologiak elikatze-kable baten bidez egiten ditu komunikazioak 40 eta 95 kHz arteko seinalearekin; hortaz, ez da azpiegitura berririk behar, ezta egun seinale elektrikoa banatzeko erabiltzen den kablean aldaketarik ere.

Teknaliako Energia Laborategiak PRIME teknologiadun lehenengo chipset-a eta lehenengo kontagailu monofasikoa ziurtatu ditu. Terminal-ekipamendu (kontagailua) eta nodo nagusi edo kontzentratzaileentzako (kontagailuen datuak jasotzen dituzten gailuak) PRIME teknologia ziurtatzeko ahalmena duten bi erakundetako bat da Tecnalia. Kontagailu elektroniko horiek iraultza ekarriko dute eskariaren kudeaketan.

Garai bateko kontagailuekin alderatuta, kontagailu hauekin bai kontsumoa bai sorkuntza (bi norabidetan dabilen energia) neurtu ahalko dira. Gainera, gai dira kontagailuko datuak kontrol-zentroetatik eskatzeko (ez da langilerik joan behar) eta berehala kudea ditzakete kontagailuak berak sortzen edo hautematen dituen gorabeherak eta alarmak. Beste aukeren artean, erabiltzaileak orduaren arabera hautatutako hainbat tarifa bateragarri egin daitezke.

Tecnalia Research & Innovation, ikerketa aplikatuko lehen zentro pribatua Espainian eta bosgarrena Europan, Tecnalia korporazio teknologikoaren zati da, bertako kide dira ere AZTI-Tecnalia eta NEIKER-Tecnalia. Tecnalia diziplinarteko korporazio pribatu eta burujabea da, inguru ekonomiko eta soziala garatzen laguntzen duena berrikuntza teknologikoa erabiliz eta sustatuz. Bere diru-sarreren %52 enpresa handientzako eta ETE berritzaileentzako garatutako jardueratik dator, zeintzuek beren enpresa-emaitzetan eta gizarte osoaren ongizatean islatzen diren zerbitzu eta produktuak eskuratzen dituzten Tecnaliaren eskutik.

Partekatu

Beste berri batzuk