Teknologia disruptiboak, Euskadiko parkeetako enpresen arrakasta-kasuak APTEren Nazioarteko Konferentzian

Bizkaia

Euskadiko Parke Teknologikoetako enpresa batzuek, Mizar-ek, Graphenea-k, SPC Net-ek, Irisbond-ek, Nem Solutions-ek, Tecnalia-k, Oceantec-ek eta VIVEbiotech-ek, eta teknologia disruptiboetan mundu mailako erreferentzia direnek beren arrakasta-kasuak aurkeztuko dituzte APTEren Nazioarteko Konferentziako “Elevator Pitch” hitzaldietan

Konferentzia hori Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak SPRI taldearen bidez 4.0. industriaren inguruan urtero antolatzen duen “Basque Industry 4.0.” kongresuaren baitan egingo da

 

slide_xv_apteAzaroaren 23an, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea Parke Teknologikoen Elkartearen Nazioarteko XV. Konferentziaren egoitza bihurtuko da. Aurtengo edizioaren izenburua honako hau izango da: “2020tik harago: Teknologia disruptiboak”.

Konferentzia horren bigarren zatian, Euskadiko Parke Teknologikoetan kokatuta dauden zortzi enpresek “elevator pitch” edo “proiektu-aurkezpenak” izenekoak egingo dituzte. Horietan, teknologia disruptiboekin hainbat esparrutan lotutako arrakasta-kasuak azalduko dituzte: errealitate areagotua, adimen artifiziala, nanoegiturak, big data edo 3D inprimaketa. Luis Sanz, IASPko (International Association of Science Parks and Areas of Innovation elkartea) zuzendaria, izango da “elevator pitch” horien moderatzailea.

Enpresak:

Arabako Teknologia Parkea

  • MIZAR ADDITIVE: fabrikazio gehigarrian enpresa liderra da. Era guztietako osagai pertsonalizatuen diseinuan eta produkzioan espezializatuta dago.
  • SPC NET: Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien sektoreko enpresa da eta ezagutzaren kudeaketa IKTen arloan pilatzen du.

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea

  • TECNALIA: mundu mailako prestigio handia duen korporazioa da eta, berrikuntza teknologikoaren erabileraren eta sustapenaren bidez, ingurune ekonomikoa eta soziala garatzen laguntzen du.
  • OCEANTEC: olatuen energia-bihurgailuen itsas parkeak hedatzeko garapen teknologikoa egiten liderra den enpresa.

 Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea

  • GRAPHENEA: grafenozko materialak garatzen egiten dute lan (ikerketa eta merkaturatzea barne) mundu mailako industria ugaritara zuzenduta.
  • NEM SOLUTIONS: industriaren aldaketa eta bilakaera zuzentzen dute produktibitate bikainera, O&Mko kostuak gutxitzera eta aktiboen bizitza luzatzera zuzenduta.
  • VIVEBIOTECH: CDMO (Contract Development and Manufacturing Organization), terapia genikorako bektore lentibiralen GMP produkzioan eta bioprozesuen garapenean espezializatutakoa.
  • IRISBOND: komunikazio arloko muga ugari dituzten pertsonek duten komunikaziorako eskubidea indartzen dute. Bizimodu independenteagoa izateko teknologiak gerturatzen dizkiete halakoak behar dituztenei. Haien misioaren euskarria I+G arloko etengabeko ahalegina da eta gizartearen beharrak estaltzera zuzenduta dago.

 

Zer dira teknologia disruptiboak?

Clayton M. Christesen irakasleak sortu zuen termino hori 1997an eta industria berria sortzen duen eta esparru pertsonalean bizimodua aldarazten digun eta mundu mailako ekonomian eragina duen produktu berritzaile bat ahalbidetzen duten teknologiak edo berrikuntzak izendatzeko erabiltzen da.

Partekatu

Beste berri batzuk