Teknologia Parkeen Sareko enpresek, foodtech industriaren erreferentziazko ekitaldia den Food4Future-n hartuko dute parte

Albisteak, Bizkaia

Insekt Labelek, Data Value Managementek eta Biotech Foodsek Startup Forumean aurkeztuko dute euren jarduera

Ibermaticak, Eit Foodek, Tecnaliak, Neikerrek, BCC Innovation Centerrek eta Aztik, foodtech industriarako produktuak, zerbitzuak, teknologiak eta soluzioak erakutsiko dituzte euren standetan

Egoitza Sareko parkeetan duten hiru startup-ek –Insekt Label, Data Value Management eta Biotech Foods– eta sei enpresak –Ibermática, Eit Food, Tecnalia, Neiker, BCC Innovation Center eta Azti–, Food4Future ekitaldian, elikagaien industriari erronkei aurre egiten laguntzea helburu duen kongresuan, hartuko dute parte ekainaren 15, 16 eta 17an. 20 herrialde baino gehiagotako 5.000 profesional biltzea aurreikusten da.

Insekt Labelek (Bizkaiko Parke Zientifikoa eta Teknologikoa), Data Value Managementek (Arabako Parke Teknologikoa) eta Biotech Foodsek (Gipuzkoako Parke Zientifikoa eta Teknologikoa) Startup Forumean hartuko dute parte. Gune horretan, startup horiek ikusgaitasuna handitu ahal izango dute, euren soluzio teknologikoak, produktuak eta zerbitzuak aurkeztuz.

Ekitaldiak harremanetan jarriko ditu startup-ak bazkide eta inbertitzaile potentzialekin, gobernu-agentziekin, klusterrekin eta hainbat motatako elkarte, unibertsitate eta teknologia- eta berrikuntza-zentrorekin, inkubagailu eta azeleragailu bazkideekin eta komunikabideekin, foodtech-era aplikatutako euren ideiak partekatu, sinergiak ezarri eta startupek aurkezten dituzten proiektuak garatu ahal izan ditzaten.

Insekt Label nekazaritzako elikagaien katean intsektuak sartzeko eta elikagaien iraultza osasungarri eta jasangarriaren aitzindari izateko sortutako startupa da. Intsektuei aplikatutako bioteknologia eskaintzen du, elikagai funtzionalak eta nutrizio klinikoko soluzioak garatzeko.

Data Value Management, bestalde, besteak beste, foodtech esparruari aplikatutako big data-tekniken inplementazioan espezializatutako startupa da.

Biotech Foods startupak haragi landua ekoizteko teknologia garatzen du. Bertan, animalia-ehuna, zelula-hazkuntzaren bidez kontrolatutako ingurune batean landatzen da.

Erakusketa gunea

Gainera, Ibermatica (D441 Stand-a), Eit Food (E533 Stand-a), Tecnalia (E428 Stand-a), Neiker (D424 Stand-a), BCC Innovation center (E529 Stand-a) eta Azti (D417 Stand-a) erakusketa gunean izango dira. Leku horretan, bisitariek bertatik bertara ezagutu ahal izango dituzte foodtech industriarako garatzen dituzten produktuak, zerbitzuak, teknologiak eta soluzioak.

Partekatu

Beste berri batzuk