Teknologia Parkeen urteko bileran parte hartu dute Euskadiko Teknologia Parkeek

Bizkaia

Estatuko zientzia- eta teknologia-parkeetako 30 teknikari inguru egon dira Madrilgo Carlos III. Unibertsitateko campusean egindako topaketan

IMG_1179Beste urte batez, “senidetze-programan” bildu dira hainbat teknologia-parke, elkarren arteko ezagutza areagotu ez ezik, parkeetako kudeatzaileen edo enpresen arteko elkarlanerako alor potentzialak ere hautemateko.

Urtean zehar finkatuko den baterako jarduera aurkeztu dute Andaluziako Teknologia Parkeak eta Euskal Parkeek, bertan kokatutako enpresei programa, ekintza eta zerbitzu berriak eskainiz parke horien arteko elkarlana bultzatzeko.

Era berean, 2017an, parkeen arteko hainbat lankidetza-ekimen abiaraziko dira, zeintzuek aukera emango baitute parkeetako bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzeko.

Bizkaiko Parkearen eskarmentu internazionalean oinarrituta, lankidetza internazionalerako proposamen batzuk aurkeztu dira (Bizkaia Talent-ek AEBn sustatutako lidergo internazionaleko programaren bidez), baita Euskadin martxan dauden bestelako ekimen batzuk ere, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Azpiegitura Sailak bultzatutako BIND 4.0. programa.

Finantzaketa-iturri berrien gaia ere jorratu da jardunaldian, bereziki, Juncker Plana eta Europarako Inbertsio Plana (300M€ baino gehiagoko inbertsio publiko eta pribatuak mobilizatu nahi ditu). Izan ere, bi plan horiek tresna erabilgarri bihur daitezke bai Parkeetako bai bertako enpresetako proiektuak finantzatzeko.

Bileraren amaieran, parte-hartzaileei gonbita luzatu zaie hurrengo topaketara bertaratzeko. Zientzia eta Teknologia Parkeen Nazioarteko Konferentziarekin batera egingo da datorren azaroan, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean (Donostia).

Partekatu

Beste berri batzuk