Telefonia mugikorreko bi operadorek bere fakturak bidaltzen dituzte jada METAPOSTAren bidez

Araba

Euskaltel eta Eroski Móvil telekomunikazioen euskal operadoreek, Metapostan arrakastaz integratu dira, euskal gizarteak doan, segurtasunez eta betirako dokumentuak jaso eta gordetzeko duen Interneteko postontzi eta dokumentu-gordailu elektronikoa.

Euskaltel, martxoaren 23an Idoia Mendia, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua denaren gidaritzapean, Alberto García Erauzkin Euskalteleko zuzendari nagusiak eta Juan Goicolea Berrikuntza eta Teknologia sailburuorde eta Metapostako presidenteak parte hartu zuten ekitaldian Metapostarekin akordua sinatu ostean, sistema honen bidez bere zerbitzuak eskaintzen dituen bere sektoreko lehendabiziko enpresa bihurtu da. Euskal Herriko Telekomunikazioen operadore globala, 1995an sortu zenetik, ingurumen-erantzukizunaren konpromisoa garatzen joan da, eta honi Metapostaren atxikipena batzen zaio, zeinekin paperaren erabilpena nabarmen murriztuko duen.

Eroski Móvil enpresak, Mondragon Korporazioaren iraganeko eta egungo jardunaren erreferentzia bilakatu den Eroski Taldearen operadorea, 2007ko azarotik Espainian jarduten du, eta Metapostara batu zen pasa den otsailean, Bernabé Unda sailburuaren eta Idoia Mendia Justizia eta Herri Administrazio sailburuaren gidaritzapean, eta Agustín Markaide Eroski Taldeko presidente eragilearen partaidetzarekin antolatutako sinadura-ekitaldian. Ekitaldian, Mondragon Korporazioaren Euskadiko Kutxa eta Lagun Aro enpresak ere batu ziren, egunetik Metapostaren bidez haien komunikazioak bidaltzen dituztenak.

Partekatu

Beste berri batzuk