Txileko Gobernuko ordezkariak Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean
Txileko enbaxadoreak ere, Parkea bisitatu zuen ekainean
Txileko lurralde ezberdinetako eta Gobernuko Lurralde eta Administrazio Garapenerako Idazkaritzaordetzako ordezkariek Bizkaiko Zientzia eta Teknologi Parkea bisitatu dute gaur. Bisitaren helburua euren herrian berrikuntza sustatzeko plangintzei buruzko informazioa jasotzea da.
Ordezkari txilearrak Euskadin izan dira Euskadik berrikuntza eta lehiakortasuna bultzatzeko duen ahalmena baloratzeko. Txileko ordezkaritzarekin batera Bilbon ohorezko kontsula den Iratxe de Madariaga ere izan da eta Euskadiko Teknologi Parkeetako presidenteak Francisco Berjonek egin die harrera. Bileran, SPRILUReko zuzendaria Jose Ramon Zarate eta SPRIko ordezkariak ere izan dira.
Bisita hau, ekainean, Txileko enbaxadoreak Euskadira eta Bizkaiko Zientzia eta Teknologi Parkera egindakoaren ondoren dator. Orduan, Sergio Romerok, Parkeko instalazioak zuzenean ezagutzeaz gain, zenbait bilera izan zituen Jaurlaritzako, elkarte publikoetako eta euskal enpresetako ordezkariekin, parkeek berrikuntzaren sustapenean bitartekari gisa duten partaidetzari buruz eta ibilgailu elektrikoa bezalako egitasmo zehatzei buruzko informazioa jasotzeko asmoarekin.
Euskadiren partaidetza egitasmo honetan lurralde txilearrei laguntza teknikoa ematean datza eta lankidetza aukerak sor ditzake Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Euskal Sareko eta zerbitzu aurreratuetako enpresetako agenteentzako.
Euskal partaidetza honez gain, beste autonomia-erkidego batzuek, esaterako, Valentziak, Gaztela eta Leonek, Extremadurak, Andaluziak edota Madrilek ere egitasmoan parte hartzeko gogoa adierazi diete Txileko agintariei.