Vicomtech-IK4-k sari europear bat jaso du osasun arretaren ekoizpena eta eraginkortasuna handitzeagatik

Gipuzkoa

Vicomtech_IK4Vicomtech-IK4 teknologi zentruak bere lana, saiakuntza eta know-how teknologikoa saritua ikusi du ITEA Excellence Award 2015 saria jaso duelarik Mediate Proiektuaren bazkideekin batera. Software sistema eta zerbitzu intentsibo arloko proiektu berritzaileak bermatzen dituen erakunde europear bat da. Proiektu hauek europear industria lehiakorren (automobilgintza, osasuna eta sektore aeroespaziala) berrikuntzarako funtsezkoak dira.

Vicomtech-IK4-k, partzuergo osoarekin batera, “Business impact” mailan osasunari buruzko Mediate proiektuarengatik jaso du saria.

Sari hauen helburua, europear elkarlanaren emaitza bezala lortu diren maila tekniko altuko kontribuzioen adibideak nabarmentzea da. Aurten ITEA sariak negozio eta estandarizazioaren inpaktuan oinarriturik egon dira.

ITEA Cluster Eurekaren programa da, europear lehiakortasuna hobetzeko teknologien garapenerako industriak bultzatutako ekimen estrategikoez osaturik.

Mediate-ri buruz

Aurten osasun arretaren gastua mundu BPG-aren %15a arte igoko dela  aurreikusten da, 2006ean %9a bakarrik izan zelarik. Arrazoi honengatik, kostu onargarriko eta kalitatea bermatzen duten sistema berriak aplikatzea ezinbestekoa da.

Mediate proiektuaren helburua osasun arretaren ekoizpena eta eraginkortasuna handitzea eta gaixoen arriskua murriztea da, irudien bidez gidaturik (IGIT, ingelesez) osasun-profesionalei zauri handiko kirurgiatik, odolik gabeko kirurgiara pasatzen lagundurik. Horrela, tratamendu osoan zehar teknologia aurreratuak aplikatzean,  osasun-profesionalen ahalmenak hobetzen dira. IGT-ek tratamenduan, emaitza kliniko hobeak lortzen lagunduko die, prozeduraren iraupena iragarriz, zailtasunak murriztuz, gaixoari arreta hobetuz eta erikortasun eta heriotza- tasa murriztuz. Hortaz, IGIT soluzioen merkatu potentziala oso zabala da.

Mediate proiektuaren azken emaitza, arlo desberdinentzat egokituriko (kardiologia, onkologia eta traumatologia) prototipo kliniko batzutan datza irudien sorkuntza eta analisirako,  nabigaziorako eta prozeduretan orientaziorako teknologia aurreratuak, eta erabakiak hartzeko laguntza eta lanaren kudeaketa egiteko sistemak dituztelarik.

Partekatu

Beste berri batzuk