Vicomtech-IK4-ren teknologia batek osasun esparruko berrikuntza saria jaso du

Gipuzkoa

Vicomtech-IK4 euskal zentro teknologikoak aortaren aneurisma duten pertsonen tratamendurako teknologia berritzaile batek Euskadiko Quality Innovation of the year 2015 saria lortu du giza eta osasun saileko berrikuntza kategorian.

Vicomtech-PremioSaritutako proiektua, aortaren aneurismaren haustura-arriskua duten gaixoentzat protesi pertsonalizatuak diseinatzeko aukera eskaintzen du. Aortaren aneurisma, bihotzetik gainerako giza-gorputzeko ataletara odola banatzen duen arteriaren pareten dilatazio eta ahuldura eragiten duen gaixotasuna da.

Vicomtech-ek garatutako softwareak, egitura baskularren 3D ereduak lortzea ahalbidetzen duten eskaner-irudietan oinarrituz, aorta apurtu ez dadin, gaixoetan ezartzen diren protesiei dimentsio egokiak ematea eta, bizkortasun eta zehaztasun handiz, beharrezkoak diren neurriak jasotzea uzten du.

Irakurten jarraitzeko

Partekatu

Beste berri batzuk