VIVEbiotech-ek Expansiónek eta Ifemak emandako Berrikuntza Teknologikoa ETE Saria jaso du
Iragan astelehenean, hilaren 19an, eman zen ezagutzera Expansionen eta Ifemaren ETE Sarien irabazleak nortzuk izan diren. VIVEbiotech-ek Berrikuntza Teknologikoa ETE Saria irabazi du
American Expressen, Orangen eta SGR-Cesgaren kolaborazioa izan duen XIV edizio honetan 152 izan dira aurkeztutako hautagaitzak. Haien artean sei enpresa izan dira, VIVEbiotech-ez gain, sarituak: Grupo Puertas Padilla, Araplasa de Residuos, Caparrós Nature, Palibex eta Decocer Nazioartekotzea, Ingurumena, ESK, Ekintzaile Onena eta Enplegua Sorkuntza sariak jaso dituzte, hurrenez hurren. Enplegu Sorkuntza kategorian epaimahaiak accesita eman dio Ice Wave-ri.
Sari hau jasotzeak harrotasuna sentitu arazi dio VIVEbiotech-eko talde osoari; talde hau gabe enpresa donostiar honek lortu duen arrakasta ez zen posible izango. Langileen konpromisoak, ilusioak eta lan egiteko modu ezinhobeak sari honen ematearen harira Expansion egunkariak argitaratutako oharrean izenpetu dituen “minbiziaren aurkako birusak” sortzea ahalbidetzen du.
Minbiziaren aurka borrokatzeaz gain VIVEbiotech-en sortutako lentivirusek hainbat gaixotasun genetikoetan mutatuta egoten diren geneak gene osasuntsuengatik zuzentzeko aukera ematen dute.
Sari hauen inguruan gehiago jakin nahi baduzu, klikatu honako link-an: http://www.expansion.com/pymes/2018/11/19/5beee6c1e5fdea4b1a8b45b5.html