WOP Challenge Bilbao-Bizkaia: Parte hartu taldekako abentura solidario honetan

Albisteak, BeParke, Bizkaia

Anima zaitez gure taldeko kide izatera, eta Bizkaia zeharkatu gaixotasun neurodegeneratiboen aldeko lasterketa solidario honetan. 100 taldek baino gehiagok eman dute izena

Kirola egitea norberaren osasunerako ona delako, baina ELKARREKIN, eta DENON ONERAKO den helburu baterako denean, askogatik hobeto

Urriaren 4an eta 5ean hasiko da abentura WOP Challenge probarekin. Txandakako proba honek ibilbide ikusgarria du, taldeka egiten da eta running, trail edo trekking modalitateak ditu. Esperientzia paregabea, bikaintasunezko erakunde baten esparruan eta erronka sozial kolektibo batekin.

FULL edo 1DAY modalitateetan parte hartu nahi baduzu eta talderik ez baduzu, Euskadiko Parke Teknologikotik modalitate bakoitzeko bat sortuko dugu, guztion artean ekimen sozial honen parte izan gaitezen. Horretarako, hemen edo mezu honen amaieran duzun estekaren bidez eman behar duzu izena, ez walkonporject.org orriaren bidez. Izena ematea doakoa izango da, baina plaza kopurua mugatua da.

Ez galdu zuretzat eta gizarte osoarentzat onuragarria den ekitaldi berezi honetan parte hartzeko aukera.

Eman izena apirilaren 16 baino lehenago

Gure talderen batean parte hartzeko aukera izateko, formulario hau bete; ez egin izena emateko orri nagusitik.

Izen-emateak

Ekitaldiaren inguruko informazio gehiago jarraian datorren loturan, eta zalantzarik badaukazu, jar zaitez geurekin harremanetan cs.bizkaia@parke.eus posta elektronikoan edo 944039521 telefonoan.

Informazio gehiago

Partekatu

Beste berri batzuk