YUZZ “Ideiak dituzten Gazteak” Programan parte hartzeko deialdia ireki da

Araba

  • Irabazleek guztira 60.000 euro jasoko dituzte: 30.000 euro lehen sariko irabazlearentzat, 20.000 euro bigarren sarikoarentzat eta 10.000 euro hirugarren saridunarentzat.
  • Santander Emprendimiento Nazioarteko Zentroak (CISE) antolatu du, Araban CEIAren (Arabako Eraberrikuntza Industrialdea) laguntzarekin, eta Banco Santanderrek (Santander Universidades bidez) eta Eusko Jaurlaritzak (SPRIren bidez) babestuta.
  • Programak, ideia berritzaileak dituzten gazteak sarituko ditu; Espainiako 20 zentrotakoak dira. Zentro horietako bat Araban dago.

YuzzSantander Emprendimiento Nazioarteko Zentroak (CISE), YUZZ “Ideiak dituzten Gazteak” Programaren bosgarren edizioari ekingo diola iragarri du. Programak, gazteen talentua eta izaera ekintzailea sustatzea du helburu. Aurreko lau edizioetan 400 enpresa sortu dira, eta azkenengoan 660 ekintzailek hartu dute parte. Edizio honetan, aurrekoetan bezala, CEIA (Arabako Eraberrikuntza Industrialdea) arduratuko da Araban YUZZ Programa koordinatzeaz. 18 eta 31 urte bitarteko gazteei zuzenduta programa honen bidez, sei hilabeteko laguntza, trebakuntza eta aholkularitza eskaintzen da ideia berritzaileetan oinarritutako negozio-planak gauzatzeko. Ideia horiek teknologia oinarria dute eta lehiaketan parte hartzeko hautatutako gazteen proposamenak dira.

YUZZeko edizio berriak Banco Santanderren laguntza du (Santander Universidades Dibisio Globalaren bidez), eta berrikuntza zein ekintzailetza sustatzeko konpromisoa gain hartu dituzten hainbat entitate publiko eta pribatuk laguntzen dute, hala nola, Arabako CEIA. Hiru proiektu nazional onenek 60.000 euro jasoko dute; 30.000 euro lehen saridunarentzat, 20.000 bigarrenarentzat eta 10.000 hirugarrenarentzat. Bertako sariei esker, gazteek Silicon Valleyra (Kalifornia, EEBB) joateko aukera izango dute, berrikuntzaren nazioarteko eredu garrantzitsuena zuzenean ezagutu dezaten. Astebetez irabazleek enpresa teknologiko ospetsu batzuk bisitatuko dituzte, ingurune akademiko eta enpresa-eremuko zenbait eragilerekin izango dira, eta “networking” lanak egingo dituzte. Gainera, Arabako lehengo hiru hautatuek CEIAko instalazioetan 6 hilabetez eremu bat izango dute erabiltzeko moduan eta doan, baita proiektuak garatzeko aholkularitza espezializatua ere.

Programan parte hartzeko deialdia irekita egongo da apirilaren 23ra arte. Deialdiaren oinarria keta izena emateko galdeketa www.yuzz.org webgunean eskura daitezke.
YUZZek, bere zentroetan, lan-eremu bat jarriko du parte-hartzaileen esku entitate laguntzaileek lagatako instalazioetan (YUZZ Araba Zentroa CEIA erakinean dago, Arabako Teknologi Parkean), trebakuntza eta aholkularitza jarduerak gauzatzeko beharrezkoak izango dituzten azpiegiturekin eta ekipamenduarekin. Gainera, tutoretza eta diziplina anitzeko aholkularitza programak jaso ditzakete, eta parte-hartzaile bakoitzak laguntza pertsonalizatua izango du. Tutoreak, enpresa berritzaileetako edo oinarri teknologikoko enpresetako negozio-planetan esperientzia luzea dute, eta ekintzaileen ekintzailetzari laguntzen diote, etengabeko arreta eskainiko diete eta negozio-plana egiten orientatu dituzte.

YUZZ programaren bidez, parte-hartzaileek aditu-sare zabala izango dute. Enpresa munduko zenbait profesionalek, hainbat irakaslek eta berrikuntzan eta ekintzailetzan aditu diren hainbat ikertzailek osatzen dute aipatutako sarea. Lurralde nazionalean banatutako 200 adituk osatzen dute aipatutako sarea, eta parte-hartzaileei irakasle edo profesional moduan duten esperientzia erakutsiko diete hitzaldien, eskolen, tailerren edo beste trebakuntza jarduera batzuen bidez. Eskaintzen zaien enpresa-sorrera eta -kudeaketari buruzko trebakuntza ekintzaile batzuen kasu praktikoetan oinarrituta dago, eta ekintzaileak berak izan beharreko gaitasun eta abileziak irakasteko helburua du.

Partekatu

Beste berri batzuk