SEAren finantza zikloaren hirugarren saioa egin da Parkean

Araba

SEAren finantza zikloaSEA-Arabako Enpresarien elkarteak, Elkargirekin lankidetzan antolatutako finantza zikloaren hirugarren saioa hartu du Arabako Teknologi Parkeak. Ziklo honen helburu nagusia honako hau izan da: norbere enpresaren finantzak ulertu eta kudeatzeko beharrezko informazioa ematea.

Parkearen egin den saioaren gai nagusia Diruzaintzako Aurrekontua izan da: nola egituratu kobrantzen eta ordainketen aurrekontua; kobrantza eta ordainketa moten sailkapena; sarreren eta kobrantzen, eta gastuen eta ordainketen arteko aldeak; nola finantzatu diruzaintzako defizitak; nola optimizatu diruzaintzako superabitak; nola egin epe laburreko eta ertaineko diruzaintzako aurrekontua; formatuak eta ereduak; erabilgarritasun praktikoak: bilakaera, joerak, proiekzioak eta simulazioak; enpresako kudeaketarako ondorio praktikoak. Hauek izan dira jardunaldian aztertu diren gai nagusiak, Mikel Ansoalde, Elkargiko Aholkulariaren eskutik.

Partekatu

Beste berri batzuk