Zerbitzuak areagotu ditu Parkeak, Eurest Euskadi taldeko “E@t 502” jatetxearen bidez

Bizkaia

20150327_133524Datorren astelehenetik aurrera, hilak 11, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak sukaldaritzako beste zerbitzu bat izango du, eta eskaintza zabalduko zaie Parkeko enpresetan dauden langileei.

“E@t 502” jatetxea sukaldaritza-kontzeptu berri eta berritzailea da.

Zenbaki bereko eraikinean kokatuta dagoen establezimenduak bat egiten du Eurest Euskadik eta Compass Groupek duela ia urtebete hartutako konpromisoarekin. Izan ere, Parkeko sukaldaritza-eskaintza berritzearen alde egin guran, “E@t 101: Batela” eta “E@t 105: Kaiona”. jatetxeen kudeaketa hartu baitzuten beren gain.

“E@t 502” jatetxearen diseinua oso funtzionala da, gaur egungo dekorazio moderno eta oso originalarekin. Proposamen gastronomiko berritzailea eta oso bestelakoa eskainiko du inguruko jatetxeekin alderatua. Free flow zerbitzuan oinarrituta, jakiak egunero sukaldatuko dira, jendaurrean eta artisau-eran.

Aukera fresko, on eta osasungarri anitz daude eskura: ohiko menua, entsalada-buffeta, pizza, pasta nahi erara, eguneroko woka, haragia edo arraina grillean, grill Premiuma, eta baita etxeko postreak, esnekiak eta askotariko fruta ere.

Establezimendua astelehenetik ostiralera irekita egongo da, goizeko 8etatik arratsaldeko 17etara, eta bezeroek edozein artikulu aukera ditzakete eta independenteki ordaindu, menu osoa kontsumitu behar gabe. Kafetegia-zerbitzua ere badago, non illy kafea (merkatuko ospetsuenetarikoa), pintxo sorta zabala, etab. eskaintzen diren.

Compass nazioarteko talde handiko kide izatearen bermea du Eurest Euskadik. Aipatutako taldeak eskarmentu zabala du sukaldaritzako establezimenduak kudeatzen, mundu osoko teknologia-parke, berrikuntza-gune eta antzeko ezaugarriak dituzten konbentzio-zentroetan.

Partekatu

Beste berri batzuk