Zorren barkamena informazio faltagatik

Bizkaia

Zorren %60 kobratzeko tresnak ezagutzen ez direlako barkatzen dira; hauxe da Enpresa-berankortasuna: ordaingabeen prebentzioa eta susperraldiari buruzko jardunaldiaren ondorioetako bat. Jardunaldia Zamudioko Teknologia Parkean egin zen Parkeak berak eta Landwell – PwC enpresak antolatuta eta aipatu enpresako abokatu Martín Eguiaren arabera, dirua berreskuratzeko hainbat prozedura daude; berak prozedura adierazlea (tribunaletara jotzea eta eskubide bat eskatzea zordun baten aurrean), exekutiboa (jarduna ondasunen aurrean) eta prozedura bereziak nabarmendu zituen. Hartzekodunak enpresa zordunaren lehiaketa eskatzeko duen aukera eta prozesuan jarraitu beharreko urratsak ere aztertu ziren jardunaldian

Partekatu

Beste berri batzuk