Zure osasuna eta elikadura hobetu nahi dituzu, eta, aldi berean, ikerketa zientifiko batean lagundu?
AZTIn, itsas ingurunean eta elikaduran espezializatutako zentro zientifiko eta teknologikoan, latako eta kontserbako arraina kontsumitzeak dakartzan onurei buruzko ikerketa bat egiten ari gara. Horretarako, 18 eta 65 urte bitarteko boluntarioak bilatzen ditugu (patologiarik eta elikadura-alergiarik gabe)
- Bilboko Zamudioko (Parke Teknologikoa), Vitoria-Gasteizekoedo Donostiako erreferentziako IMQ zentro medikora bi aldiz joan (azterketaren hasieran eta 4 hilabeteren ondoren), zure nutrizio- eta osasun-egoera ebaluatzeko erabiliko dugun odola ateratzeko.
- Zure ohiturei, jarduera fisikoari eta aurrekari mediko pertsonalei buruzko galdetegi bat bete (azterketa egin aurretik eta ondoren). Galdetegiak ordu erdi inguru iraungo dute, eta on-line egingo dira.
- Nutrizio-jarraibide espezifikoak jarraitu 4 hilabetez.
Zer onura lortuko dituzu?
- Doako aholkularitza lau hilabetez, adituen nutrizio-gomendioekin
- Gomendio eta jarraibide horiek betetzen lagunduko dizun materiala (elikagai-taldeen gida, errezetak, menuak).
- Mintzaren lipidomikaren azken belaunaldiko analisia, zure bilakaera eta emaitzen txostena adieraziko dituena
Gehiago jakin nahi duzu?
Prozesua eta onurak zehatzago azaltzeko eta zalantzak argitzeko, hitzaldi txiki bat antolatu dugu azterlanaren zuzendariarekin. Online bilera hau otsailaren 22an izango da, 15:30etatik 16:00etara. Hemen eman dezakezu izena.
Hitzaldia interesatzen bazaizu, baina zure ordutegiarekin bat ez badator, eman izena. Grabazioa bidaliko dizugu.
Parte hartzea erabaki duzu?
Parte hartu nahi duzula erabaki baduzu, bete geldetegi hau. Baldintzak betetzen badituzu, harremanetan jarriko gara azterketan sartzeko.
Eta oraindik zalantzarik baduzu, idatzi ays@azti.es helbidera.