Zuzenbide digitala Bizkaiko Parkean

Bizkaia

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak eta Herrero y Asociados-ek gosari teknologikoa antolatu dute, lineako estrategiaren egunerokotasunari eragiten dioten alderdi legalen ikuspegi praktikoa ezagutarazteko

Cris jornada 001Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak konpromisoa hartu profesionalak gaitzearen alde eta, beraz, bai bertako instalazioetan kokatutako enpresei bai ingurukoei ezagutza eta berrikuntzarako guneak eskaintzen dizkie.

Oraingoan, Herrero y Asociados enpresarekin batera, gosari teknologikoa antolatu du Parkeak, informazioaren teknologiei aplikatzen zaizkien alderdi legal praktikoak ezagutarazteko. Ondoko gaiak jorratu dira: zuzenbide digitala (zer da eta zer diziplina hartzen ditu), Interneti buruzko arauketa (Informazio-gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko legea) eta datuen babesa (Datu Pertsonalak babesteko Lege Organikoa, DPLO). Pribatutasunari dagokionez, Datuak babesteko Europako Araudi berrian ezarritako berritasunak eta GTLD berriak ere ezagutu ahal izan dira.

Herrero y Asociados-eko eskubide digitaleko zuzendari Paz Martínek aurkezle lanak egiteaz gain, gaiaren inguruko hainbat alderdi aztertu ditu. Aipatutako erakundeak 30 urte baino gehiagoko eskarmentua eta aitorpena ditu nazioko zein nazioarteko merkatuan.

Partekatu

Beste berri batzuk