Aernova Horizonte 2020an
Aernnovak lortu du Horizonte 2020 marko komunitarioan Shift 2Rail egitasmoa onartua izatea.
Proiektu horrek treneko bagoien egituretan konpositezko materialak txertatzen aurrerapausoak egin nahi ditu. Aernnova izango da lider hainbat urtetarako egitasmoaren garapenean, 5 eta 7 urte artean, eta lankidetzan arituko da bi zentro teknologiko entzutetsurekin, Tecnalia eta Fidamc zentroekin hain zuzen. Egingo den inbertsioa 10 milioi eurotako izango da; horietako 6 Aernnovari dagozkio.
Lorpen hori urrats bat gehiago da Aernnovaren estrategian, hau da, ingeniaritza-zerbitzuen eta fabrikatze-jardueren eskaintza beste sektore batzuetara dibertsifikatuko da, eta horretarako, sektore aeronautikorako material konposatuen egitura-produkzioaren ezagutzatik eratorritako sinergiak baliatuko ditu.
Aurretik, Aernnova aritu da Talgorekin lankidetzan Madril – Bartzelona linearen AHTeko bagoietako barrualdeak egiten, eta, berriki, Mekatik Medinarako tren-bagoietan. Azken egitasmo honekin, Aernnovak 455 bagoiren barrualdea konposite bidez fabrikatu beharko du.
Talgorekin lankidetzan aritu da Aernnova Estavrill garapen teknologikorako egitasmoan ere; Eusko jaurlaritzaren Etorgai programaren babesa izan du.
Duela gutxi, Aernnovak partaidetzarako babesa jaso zuen, core partner gisa, Clean Sky 2 egitasmoan; horrek berresten du konpainiaren lan ona ingeniaritza- eta fabrikazio-lanetan.