AMMMA, osasuna osorik zaintzeko pentsatutako espazioa, instalazioak handitzen ditu

Albisteak, Gipuzkoa

Ammmak, Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoan duen areto aktiborako (ammma Parkean) espazioa duela gutxi zabaldu du, 2020ko urtarrilean inauguratu zenetik sortutako eskariari erantzuteko

Zentroak 160 m2 baino gehiago ditu goiko solairuan entrenamendu-programetarako, bai lesioak prebenitzeko eta berregokitzeko, bai osasuna eta egoera fisikoa hobetzeko.
Pertsona bakoitzak prozesu desberdina behar du eta, horregatik, jarduera aktiboko, eskuzko terapiako eta azken belaunaldiko teknologiako banakako planak burutzen dituzte, ezarritako helburuak lortzeko entrenamendu-programei aplikatuta.

Parke Teknologikoko enpresei zuzenduta dago gehiengo batean eta hainbat jarduera berritzaile eskeintzen ditu:

Entrenamendu pertsonala
Programa pertsonalizatua
Smart group
Ammma endurance
Movement ammma
Bizkar osasuntsua
Ariketa kolektiboak: yoga, Woodkastretch, amatasuna prestatzeko ikastaroak eta gimnasia abdominal hipopresiboko taldeak.

Babes-neurriak

Ammma hazi egin da eta guztion osasunarekiko konpromezua ere bai.
Errehabilitazio eta berregokitze-eremua zabaltzeak gure pazienteei programa eta zerbitzu gehiago eskaintzeaz gain, entrenamendurako gune seguru bat mantentzeko babes-neurri egokiak errespetatzen ditu.

• Barne-aireztapeneko sistemak aretoko airearen kalitatea mantentzen du. Gainera, aireztapen naturala ahalbidetzen duten beirate handiak ditu.
• Aretoaren edukiera gehienez 8 pertsonako taldeetara mugatuko da.
• Entrenamendu-talde bakoitzaren ondoren, gela eta materiala lainoztagailu batekin desinfektatzen dira. Aldagelak ( 5 dutxa emakumeak eta 4 gizonezkoak) desinfektatu egiten dira.

Parkeko enpresentzako baldintza bereziak

= > % 5eko deskontua 5 pertsonako taldeei
= > % 10ekoa 8 pertsonako taldeei.

AMMMA osasun-zentroak zerbitzu integral eta pertsonalizatua du, diagnostiko mediko profesionaletik errehabilitazio osoraino. Osasunaren esparruko hainbat espezialitate hartzen ditu: traumatologia, fisioterapia, osteopatia, kirol-medikuntza, berregokitzapena, entrenamendu-programak, nutrizioa eta estetika. Duela gutxi psikologiako kabinete bat sartu du bere eskaintzan.

Harremanetarako datuak

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea

Mikeletegi, 73B
20009 Donostia

Tel. 943 4575 800 / 609 078 968

W: ammma.es/es/servicios/sala-activa

E: info@ammma.es

Partekatu

Beste berri batzuk