Badago prest Metapostaren PACK PYME aplikazioa

Gipuzkoa

Orain, edozein enpresa bidali ditzake METAPOSTAren bidez bere langileen nominak, bezeroen faktura elektronikoak edo bere hornitzaileen eskaerak, segurtasun eta konfidentzialtasun osoz.

 

METAPOSTAk egiaztatu duenez, bere zerbitzua erabili dezaketen igorle potentzial multzoa badago, baina askok ez dituzte ez bitarteko teknikorik ez giza baliabide nahikorik beste erakunde handiek (BBK, Iberdrola, Euskaltel…) METAPOSTA erabiltzeko egin behar izan dituzten garapenak egiteko. Muga horien ondorioz, eta ETEei eta beste erakunde batzuei METAPOSTAn langile eta baliabide espezializatuez hornitu behar izan gabe integratzeko beharrezkoa den teknologia eskaintzearren, “Pack Pyme” aplikazioa garatzeko aukera planteatu da.

Era honetan, udal txikiei, kirol taldeei… ere, haien bezero eta langileei dokumentazio-bidalketak egiterako orduan kostuak murrizteko aukera ematen die METAPOSTAk.

Aplikazioa jada erabilgarri dago eta DOAKOA da. Bakarrik dokumentuak bidaltzeagatik ordaindu beharko da, eta bidalketetan %80ko aurrezpena baimentzen du.

Orain, edozein enpresa bidali ditzake METAPOSTAren bidez bere langileen nominak, bezeroen faktura elektronikoak edo bere hornitzaileen eskaerak, segurtasun eta konfidentzialtasun osoz.

Eta METAPOSTA zerbitzuaren erabiltzaile gisa, enpresek haien postontzian jaso ditzakete elektrizitate- eta telefono-konpainien fakturak, eta bankuen laburpenak. Gainera, dokumentu gordailuan, enpresako dokumentazio garrantzitsua (eskriturak, notario-ahalordeak, entitate ezberdinen komunikazioak) gorde dezakete balio legalarekin digitalki sinatzen badute.

Enpresentzako abantailak

  • Langileei komunkazio elektronikoak bidaltzea.
  • Bezero, hornitzaile eta Administrazioari dokumentazio konfidentziala bidaltzea.
  • Kostuen aurrezpena.
  • Dokumentazioa gordetzeko toki segurua.

Ezaugarriak

  • Erabilpen erraza. Pack Pyme programa erabiltzeko ez dira teknikariak behar, oso aplikazio intuitiboa eta erabilerraza delako ordenagailuak erabiltzera ohituta daudenen artean, nahiz eta aplikazioen garapenarekin harremanik ez izan.
  • Auto-instalatzen den aplikazioa.
  • Aplikazioa hurrengo sistema eragileetan egikaritu daiteke: Windows XP, Windows Vista eta Windows 7.
  • Bidalketa seguruak. Dokumentu sorta bakoitza aldez aurretik balioztatzen du aplikazioak eta METAPOSTAri bide seguru batetik bidaltzen dio bere hedapenerako.

Partekatu

Beste berri batzuk