Berrikuntzaren Euskal Agentziak krisi egoerei aurre egiteko ehun bat kasu praktiko berritzaile jaso ditu azaroaren 2ko Global Innovation Day-n parte hartzeko

Albisteak, Bizkaia

Jasotako ehun proposamenen artean, bosten lagin adierazgarri bat aukeratuko da, hezkuntza- eta gizarte-arloko enpresa-kasu berritzaileak erakutsiko dituena

Euskadiko hainbat enpresak, erakunde publikok eta elkartek teknologiaren, marketinaren e-commerce-aren edo bioekonomiaren esparruko proiektuak planteatu dituzte

Global Innovation Day 2020 azaroaren 2an egingo da, eta streaming bidez emango da Musikenetik, Donostian, 10: 00etatik 12: 15era

Gaixotasunen aurkako borrokarako soluzio informatikoak eta diseinuak, ingeniaritza iraunkorra, helburu sozialak dituzten mugikorreko aplikazioak, berrikuntza demokratikoa helburu duten proiektu instituzionalak, baliabide biologikoen eta energiaren berrerabilera, marketin solidarioko ekimenak… Berrikuntzaren Euskal Agentziak ehun bat kasu praktiko jaso ditu, %70 Bizkaitik. Horietan guztietan, begirada berritzaile batek balio izan du hainbat erronka –hala nola gaur egungo osasun krisia– arrakastaz gainditzeko, finantza-arazo jakinei aurre egiteko, zailtasun ekonomiko globalei edo edonolako aldaketei konponbidea emateko… Euskal erakunde ugarik bidali dituzte beren proposamenak: enpresa pribatuek, ikerketa eta garapen arloko eragileek, I+G+b arlokoek, elkarteek, hezkuntza zentroek, erakunde zibiko-sozialek eta administrazio publikoek. Hainbat esparrutan gauzatu dira berrikuntza eta esku-hartzeak: barne antolaketan, eraldaketa teknologikoan, estrategia orokorrean eta produkzio-sisteman.

Esperientzia horietako bost erakutsiko ditu Global Innovation Day jaialdiaren bederatzigarren edizioak. Azaroaren 2an izango da, eta streaming bidez emango da zuzenean Musikenetik, Donostian, 10: 00etatik 12: 30era. Iñigo Urkullu Lehendakariak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren XX. Astearen inaugurazio-ekitaldi honen amaieran parte hartuko du.

Parte hartuko duten kasuek Innobasqueren laguntza zuzena eskuratuko dute interes estrategikoko gaietan. Berrikuntzaren Euskal Agentziak, halaber, komunikabideetan zabalduko ditu esperientzia berritzaile horiek, eta aintzat hartuak izateko sustapen-lana egingo du. Global Innovation Day jardunaldiko deialdi honetan ehunka proposamen jaso dira, eta horien artean hautatutako soluzio berritzaileak Innobasqueren kasu praktikoen bankuan gordeko dira.

Berrikuntza-kasu praktikoen deialdi honetara aurkezteko, azken bost urteetan (2016-2020) martxan jarritako edo ezarritako kasuak hartu dira aintzat, eta, horrez gain, emaitza kualitatibo edo kuantitatibo egiaztagarriak izan dituzten kasuak. Beste erakunde batzuetan aplikatzeko eta berritzeko modukoak ere izan behar zuten, haien lehiakortasuna hobetzeko.

 

 

Partekatu

Beste berri batzuk