BIC Gipuzkoak 64 ekintzailetza-proiektu abiarazten eta 35 start-up sortzen lagundu du 2017an

Gipuzkoa

Sortu  zeneko  25.  urteurrenean,  BIC  Gipuzkoak  ekintzaile-jardueraren gorakada  islatu  du

BIC-Gipuzkoa-25-AÑOSJoan  den  urtean, BIC  Gipuzkoa lurraldeko  ekintzaileek aurkeztutako  250  ekimenez  arduratu  zen;  hau  da,  %  20ko  gehikuntza  izan  da  aztertutako proposamenen  kopuruari  dagokionez.  Horietatik  43  enpresa-proiektu  berriei  laguntzeko Ekintzaile-Txekintek  programan  sartu  dira,  eta  beste  21  enpresetan  barne-ekintzailetzari laguntzeko  Barnetekin-Ekintzaile  programan.  Programa  horien  esparruan  guztira  1.860.000 euroko  laguntzak  eman  dira.  Gainera,  2017an,  BIC  Gipuzkoak  35  start-up  sortzen  lagundu du.

Joan  den  urtean  BIC  Gipuzkoak  egindako  lanak  islatu  egiten  du  lurraldean  ekintzailetza-jarduerak gora  egin  duela.  Hala,  azken  urteetan  izandako  joera  finkatu  da.  2017an  250  ekimen  aztertu  ziren; hau  da,  aurreko  urtearekiko  %  20ko  gehikuntza  izan  da.  BIC  Gipuzkoak,  Ekintzaile-Txekintek  eta Barnetekin-Ekintzaile  bere  bi  laguntza-programen  bitartez,  64  ekimeni  babesa  eman  die;  hau  da, %  12ko  hazkundea  egon  da  2016arekiko.  Halaber,  Business  Innovation  Center  Gipuzkoak bultzatutako  start-upei  dagokienez,  %  29  gehiago  sortu  dira  (%  29ko  igoera):  35  enpresa  gehiago 2017an.

Irakurtzen jarraitzea

Partekatu

Beste berri batzuk