Biolan Microbiosensores muztioetan eta ardoan azido glukonikoa hautematen duen biosentsore berritzailea sortu eta merkaturatu du

Bizkaia

Ardoa izango denaren kalitatea definitzeko oinarrizko parametroetako bat muztioan azido glukonikoa dagoen detektatzea da. Azido honen mailak berehala eta modu errazean ezagutzea da Biolan Microbiosensores enpresak, Neiker-Tecnalia zentro teknologikoaren y Neurtek enpresaren laguntzarekin 2006an sortutakoak, garatutako biosentsorearen zeregina.

Biolan Microbiosensores, Bizkaiko Teknologia Parkean kokatzen dena, oinarri teknologikoko enpresa bat da eta bere jarduera nekazaritzako elikagaien eta farmaziaren industriarako denbora errealeko neurketa-biosentsoreak ikertzean, garatzean, fabrikatzean eta merkaturatzean oinarritzen da.

Partekatu

Beste berri batzuk