“BiziParkea!” ideia, bigarrenez egin den “Erronka bat Parkearentzat” ekimenaren irabazlea Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean

Gipuzkoa

Iniziatiba horren bidez hobekuntzarako ideiak identifikatu nahi dira Euskal Parkeetan. Gipuzkoako Parkeak bigarren aldiz hartu du ekimena; Araban eta Bizkaian, bestalde, aurten egin da aurrenekoz.

17_ 070Berrikuntza irekiko “Erronka bat Parkearentzat” ekimenean Parkeko langile guztiek parte hartu ahal izan dute, eta jada proposamen irabazlea aukeratu da Gipuzkoan bigarrenez.

Epaimahaiaren iritziz, guztira aurkeztu diren 27 proposamenen artean CEIT-IK4ko Jon Fernándezena izan da onena, hots, “BiziParkea”.

Mugikorretarako aplikazioa sortu du egileak, besteak beste, enpresen kokapena, Parkeak eskaintzen dituen zerbitzu eta azpiegiturak, aisialdi-eskaintza eta baita paseatzeko edo kirola egiteko dauden ibilbideak ezagutzeko ere. Zenbait ekimen sustatzeko plataforma ere bada, “Korrika egitea Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean”, kasu.

Aplikazioa gailu mugikorretarako pentsatuta dago. Izan ere, gaur egun gailu horiek GPSa dutenez, Parkearen barruko gure kokapena lor dezakegu modu erraz, arin eta intuitiboan.

Orain, Gipuzkoako Parkeak gauzatuko du proposamen irabazlea 2016an, Parkeko berrikuntza-sailaren bidez.

Partekatu

Beste berri batzuk