Bizkaiko Parkea bisitatu dute UPV/EHUko ikasleek
Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko instalazioak bisitatu dituzte UPV/EHUko Marketing Digitala graduko ikasleek (Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea, Sarriko)
Parkeko Berrikuntzako zuzendari Cristina Andrések gonbidapena luzatu die ikasleei Parkearen historia ezagutzeko, alegia, haren iragana, oraina eta geroa. Parkean kokatzen diren enpresa batzuen funtzionamendua, proiektuak, errealitateak eta abar ere hurbiletik ezagutzeko aukera izan dute.
Azkenik, BTEK Teknologiaren Interpretazio Zentrora joan dira ikasleak. Parkeko eraikin enblematikoetako bat den horretan, zientzia eta teknologia protagonista dituen espazio handia dago.