Bizkaiko Teknologia Parkeak eta Euskalitek langabezian dauden pertsonentzako doako programa garatu dute

Bizkaia

EUSKALITek, Bizkaiko Teknologia Parkearen laguntzarekin, “Berrikuntza eta bikaintasunerako zuzendaritza gaitasunak” izeneko programa garatu dute, langabezian dauden eta prestakuntza altua duten 200 pertsona, erremita aurreratu eta kudeaketa metodologietan prestatzeko helburuarekin. Programa honetaz baliatu ahal izango dute bost urteko lan esperientzia eta ebre ardurapean pertsonak izan dituztenak. Partehartzea dohakoa izango da.

KnowInn metodologian oinarrituta, Euskalitek 17 urteko Kalitate kudeaketaren eta Bikaintasunaren ikastaroaren antolatzaile gisa duen esperientziaz baliaturik diseinatu da programa hau. Partehartzaileek ezagutzak lortzeko hiru motatako lanak burutuko dituzte:

– Urruneko prestakuntza
– Azterketak
– Kasu praktikoen mintegi presentzialak.

Partekatu

Beste berri batzuk