Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak bisita internazionalak hartzen jarraitzen du

Bizkaia

Ohikoa den legez Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko instalazioetara bisita ugari heltzen ari dira, zenbait alderdi ezagutzeko asmoz.

Visitas noviembre 001Azken asteotan askotariko bisitak hartu ditu Parkeak, hala nola bertan kokatzeko interesa azaldu duten epidemiologoak zein ikertzaileak, fundazioen ordezkaritzak eta enbaxadak.

Besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako zuzendari Leyre Madariagak lagunduta heldu ziren Carolina Fundazioko ordezkariak, eta Euskadiko Teknologia Parkeetako presidente José Miguel Corresek hartu zituen. Espainiaren eta Nazioen Komunitate Iberoamerikarreko herrialdeen eta baita lotura historiko, kultural nahiz geografiko bereziak ere dituzten beste batzuen arteko harreman kulturalez gain, hezkuntzaren eta zientziaren alorrean lankidetza sustatzeko sortu zen aipatutako fundazioa. Bisitaldian, sakon ezagutu gura izan zituzten euskal parkeen funtzionamendua eta Basque Country estrategia.

Halaber, Parkeetako presidenteak Visegrad taldea osatzen duten kontseilari ekonomikoak hartu zituen, alegia, Poloniako, Hungariako, Eslovakiako eta Txekiako kontseilariak. Horiek guztiek interes berezia adierazi zuten Bizkaiko Parkearen funtzionamendu, kudeaketa eta bertan gauzatzen diren jarduerekiko.

Partekatu

Beste berri batzuk