Bost Metalak izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

Albisteak, Gipuzkoa

Euskadiko Orkestraren metal-sekzioko bost kidek osatutako taldeak Ewazen, Poulenc eta Piazzollaren obrak interpretatuko ditu larunbatean, maiatzak 11, 11:00etan, Miramonen, eta sarrerak salgai daude 11 eurotan

Larunbat honetan, maiatzak 1111:00etan, Euskadiko Orkestraren ganbera-musika ziklo Miramongo Matinéeen Denboraldiko hurrengo hitzordua izango da. Bertan, Bost Metalak taldeak ‘Bidaia (New York, Paris, Buenos Aires)’ izeneko kontzertua eskainiko du. Euskadiko Orkestrako bost kidek osatzen dute taldea: Adrian Garcia Carballo (tronpa), Miguel Echepare (tronpeta), Bernabe Garcia (tronpeta), Daniel Ruibal (tronboi baxua) eta Christophe Sanchez (tronboia). Amerikar estiloko metal boskotea izango da, hau da, tubaren ordez tronboi baxua du, eta horrek boskote klasikoari sonoritate bereizgarria eta desberdina ematen dio.

EROSI SARRERAK HEMEN

Boskoteak bidaia bat proposatuko digu mundu osoan ezagunak diren musika-zentroetan barrena, musika-estilo ezberdinak bisitatuz. Tartean, New Yorkera joango gara, Eric Ewazen musikagilearekin. Bere A Philharmonic Fanfarre interpretatuko du taldeak, New Yorkeko Filarmonikako kideek Kenneth Campbelli eskaintzeko enkargatutako trioa. Konpositore beraren eskutik entzungo dugu Colchester Fantasy, Erdi Aroan eta zaldunen garaian kokatutako herri ingeles zahar eta pintoresko honi buruzko obra. Mugimendu bakoitza konpositoreak inspirazioa aurkitu zuen pubaren izenari eskainita dago.

Ondoren, 1922ko Parisera joango gara Francis Poulenc-en Sonata entzuteko. Lan honekin garai hartako musika frantsesaren sonoritatean murgilduko gara, tinbre eta kolore ugarirekin.

Bidaia XX. mendearen bigarren erdiko Buenos Aires alai, sentsual eta dibertigarrian amaituko da, garaiko musikari handienetako batekin, Astor Piazzollarekin. María de Buenos Aires opera-tangoaren moldaketa honetan lau abesti ezagunenak entzungo dira. Eta amaiera gisa, Piazzollaren tangorik ospetsuena dator, Oblivion, New Yorkeko egonaldi batean konposatu zuena ahanzturaren irudia musikalki gogora ekartzeko xedearekin.

Sarrera solteak (11€) salgai daude euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan. Gainera, orkestraren egoitzako leihatilan bertan ere eros ahal izango dira kontzertuaren egunean, leku libreak geratzen badira.

Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko du. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Partekatu

Beste berri batzuk