CIC bioGUNE exosomak ikertzeko bikaintasun zientifikoko sare batean parte hartzen ari da

Bizkaia

CIC bioGUNE biozientzien arloko ikerketa kooperatiborako euskal zentroak eta exosomak deritzen besikula zelularren ikerketan espezializatuta dauden Espainiako bederatzi erakundek REDiEX izeneko bikaintasunezko ikerketa-sarea sortu dute

SPRI_innovacion_CIC-bioGUNEExosomen ikerketaren bitartez, medikuntza pertsonalizatuaren garapena bultzatzea da Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak finantzatutako ekimen honen helburua. Besikula zelular horiek organismoko zelulen arteko informazio-trukearekin nola edo hala lota dauden gorputzeko ia edozein fluidotan aurki daitezke.

Gainera, exosomak hainbat prozesu fisiologiko eta patologikoren erregulazioan parte hartu eta zenbait gaixotasunen biomarkatzaileen eroale selektiboak dira.

Irakurten jarraitzeko

Partekatu

Beste berri batzuk