CIC energiGUNEk Elena Palomo Del Barrio doktorea, Ikerbasque Research Professor, gehitu du Biltegiratze Termikoaren Arloko Zuzendari Zientifiko bezala

Araba

Europako ikertzaile onenetariko bat da biltegiratze termikoaren alorrean. Euskadi eta CIC energiGUNE teknologia horren abangoardian kokatzea du helburu ikertzaileak

Elena PalomoElena Palomo Fisikan doktorea da, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsearen eskutik, eta energia biltegiratzea ikertzen ari den zentro horretan lan egiten hasiko da, horren Aholku Batzorde Zientifikoaren kide izan ondoren. Lehenago, Bordeleko Unibertsitateko Mekanika eta Ingeniaritza Institutuko katedradun lanetan ari izan da Palomo doktorea.

Palomo doktoreak esperientzia ugaria du Europako hainbat proiektutan; izan ere, proiektu asko zuzendu du, hain zuzen, seiren buru izan da eta FP6, FP7 eta H2020 esparru-programen barruan ebaluatzaile ari izan da.

Halaber, Palomo doktoreak esperientzia ugaria du sektoreko industriarekin elkarlanean, enpresekin 20tik gora proiektu zuzendu baititu. Sektoreko enpresa gailen batek 3 milioi euroko finantzaketa eman zuen Palomo doktorearekin garapen berrietan lan egiteko.

Zientzia-eremuan, Palomo doktoreak ekoizpen zientifiko ugaria du; izan ere, gaian dagoen eragin- indizerik handiena lortu eta nazioarteko aintzatespena jaso du. Batzorde askoren kide da gainera.

Euskal industriari biltegiratze termikoaren alorrean goi-mailako ezagutza eskualdatzen egindako eragina maximizatzeko helburuarekin sartu da zentroan Elena Palomo doktorea.

CIC  energiGUNE  lankidetzarako  ikerketa-zentro  erreferentea  da  Europan  energia  biltegiratzearen eremuan. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren mendeko erakundea, eta Arabako Foru Aldundiaren eta Euskadiko energia sektoreko enpresa gailenen laguntza du gainera. Bi ildo hauetan dihardu Zentroak: biltegiratze elektrokimikoa (bateriak eta superkondentsadoreak) eta energia termikoa biltegiratzea (prozesuen efizientzia industrian eta eguzki-kontzentrazioko instalazioak). Gaur egun, hamalau nazionalitateko 70etik gora ikertzailek osaturiko lantaldea dauka. Halaber, Europako ekipamendu zientifiko onenetariko bat du energia biltegiratzeko alorrean.

Partekatu

Beste berri batzuk