ESKU-ERREMINTEN ETA INDUSTRIA-HORNIKUNTZAREN SEKTOREAK AMAIERA ONA EMAN DIO 2018. URTEARI, % 3,1 HAZITA

Albisteak, Gipuzkoa

ESKUIN – Burdineriako eta Industria Hornikuntzako Klusterreko enpresa fabrikatzaileek amaiera ona eman diote 2018ko ekitaldiari, 369 milioi euroko zifrara iritsita. 2017an erregistratutako 358 milioi euroekin alderatuz gero, oro har % 3,1 handitu dituzte salmentak.

Gehiagotik gutxiagora joan den urte batean, nazioarteko merkatuek baino dinamismo handiagoa agertu du barne-merkatuak: izan ere, % 4,78ko hazkundea izan dute salmentek, eta 191,8 milioi euroko zifrara iritsi dira.

Esportazioek hazkunde arinagoa izan dute: guztira 177,7 milioi euro eman dituzte, eta % 1,3ko hazkundea izan dute 2017an erregistratutako salmenten aldean (175 milioi euro).

César Sainz, ESKUINeko presidentea: “Aurtengo zifrak onak dira, oro har, eta urtea nahiko ongi abiatu arren badirudi egoera zailtzen hasi dela. 2019rako ikuspegi onak ditugu, gure enpresa elkartuen aurreikuspenetan oinarrituta, baina, industria-sektore gehienek bezala, desazelerazio apur bat nabaritu dugu. Nolanahi ere, fabrikatzaile izatea da gure indargunea, eta lanean jarraituko dugu gure produktuetan hobekuntzak eta berrikuntzak txertatzeko, bereizten gaituzten ezaugarriei eutsiz: produktuen akabera-maila bikaina, iraunkortasuna eta segurtasun- eta funtzionaltasun-estandar zorrotzak.”

Barne-merkatuan bezero diren sektoreak aztertzen baditugu, oraindik ere industria-sektorea ageri da buruan: salmenta osoen ia-ia % 50 hartu du, eta % 3,27 hazi da iazko zifrarekin alderatuz gero. Salmenten % 43,6 eraikuntzara joan da, eta horixe izan da gehien hazi den sektorea ere: lortutako zifra iazkoa baino % 7,21 handiagoa da. Hirugarren xede-sektorea, nekazaritza, oso arin hazi da: % 0,95, iazko joeraren ildo beretik.

Atzerrira egin diren salmenten banaketan ere ez da aldaketa handirik izan: Europar Batasuna izan da esportazioen helburu nagusia, salmenten % 71,24 harturik; jarraian Amerika (% 11,80) eta Ekialde Hurbila (% 7,41) datoz; eta azkenik Afrika (% 3,69), Errusia eta Ekialdeko Europa (% 3,04) eta Asia eta Ozeania (% 2,82).

Berriz ere, nabarmentzekoa da sektoreko enpleguaren egonkortasuna, 1.900 inguru enplegatu baititu, 2017an eta 2016an bezala.

2019RAKO AURREIKUSPENA

Urte hasiera honetan etorkizunerako aukera onak ikusten dira, eta, gure enpresa elkartuen konfiantzan oinarrituta, salmentak bere horretan mantenduko direla aurreikusten da, eta aurreko hiruhilekoaren aldean hobera ere egingo dutela. Horregatik, desazelerazio-arrastoak sumatzen hasi badira ere, 2019. urte honetarako itxaropen optimistak ditugu oraindik, eta ekoizpenean eta esportazioan azken bost urteetan bezala hazten jarraitu ahal izango dugula espero dugu.

CEO – ERREMINTAREN EUROPAKO BATZORDEAREN 60. URTEURRENA

CEOk (Comité Européen de l’Outillage), gure jarduera-adarraren Europako elkarteak, sortu zeneko 60. urteurrena ospatuko du aurten, aurreikusitakoaren arabera urrian Italian egingo den urteko biltzarrean. Gaur egun, ESKUINeko presidenteak dihardu erakundearen buruan. ESKUIN 1963tik da CEOko kide. Urtean gutxi gorabehera 4 mila milioi euroko salmenta-bolumena duten Europako 180 enpresaren interesak ordezkatzen ditu CEOk, eta europar erreminta-fabrikatzaileen lehiakortasun-baldintza onenak sustatzea eta mantentzea du helburu.

César Sainzek CEOren urteurrena nabarmendu du: “Europar fabrikatzaile nagusiok 60 urte daramatzagu lankidetzan. Guztiok kezka bera dugu ekoizpenaren bikaintasunaren inguruan, eta, hain zuzen ere, kezka horixe bihurtu da gure bereizgarri eta balio diferentziala jarduten dugun merkatu globalean.

INDUSTRY TOOLS, + INDUSTRY-N, GURE AZOKA

Aurten, Industry Tools by Ferroforma azoka egingo da, sektoreak barne-merkatuan duen hitzordu nagusia, +INDUSTRY ekitaldiaren esparruan eta Subcontratación, Addit3D eta Bedigital azokekin batera. 2017an bildutako 19.200 bisitariak gainditu nahi ditu aurtengo ekitaldiak, eta erakusketarien profil industriala nabarmendu du, fabrikazio eta banaketa industrialaren bisitari profesionalari zerbitzu emateko.

Ekitaldia Bilbon egingo da, ekainaren 4tik 6ra bitarte, eta honezkero Eskuinen elkartutako 12 enpresak baieztatu dute beraien parte hartzea.

LANKIDETZA FABRIKAZIO AURRERATUAREN ETA DIGITALAREN EREMUAN

2016an AFM CLUSTERen txertatu zen ESKUIN, eta enpresa konglomeratu horren parte izateak pertsonen, berrikuntzaren eta nazioartekotzearen aldeko apustua finkatzea ekarri dio. “500 enpresa industrial baino gehiago biltzen dituen talde baten parte izateak gure posizionamendua indartzen du, «high end» fabrikatzaile gisa, eta gure enpresei aukera handiak irekitzen dizkien lankidetza-ingurune batean txertatu gaitu”, baieztatu du ESKUINeko presidenteak.

EKITALDI NABARMENAK 2019AN

BURDINERIAKO ETA BRIKOLAJEKO 22. AECOC KONGRESUA: martxoak 13, Madril.

FASTENER FAIR STUTTGART 2019: martxoaren19tik 21era, Stuttgart, Alemania.

ESKUINEKO BILTZAR OROKORRA: 2019ko maiatzak 17, ORONA Fundazioa, Hernani.

+INDUSTRY: ekainaren 4tik 6ra, BEC (Bilbo).

EXPO NACIONAL FERRETERA: irailaren 5etik 7ra, Guadalajara, Mexiko.

CEO CONGRESS: urriaren 3tik 5era, Lago di Como, Italia.

Partekatu

Beste berri batzuk