“Etika eta enpresari” buruzko gosari teknologikoa hartu du Bizkaiko ZTParkeak

Bizkaia

  • Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak, Baketik erakundearekin lankidetzan antolatutako ekitaldian, Lanetik programaren nondik norakoak aurkeztu zaizkie parte-hartzaileei.

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak eta Baketik Fundazioak antolatutako “Etika eta enpresa” gosari teknologikoa egin da Parkearen egoitza nagusian, Fundazioak enpresei begira sortu duen Lanetik programa aurkezteko. Ideia nagusi bat landu da jardunaldian zehar, hain zuzen ere krisi garai honetan etikak izan behar duela aldaketaren ardatz nagusia.

Ardatz honetatik abiatuz, talde-zentzua hobetzea eta erakundearen dinamika laguntzailean eragina duten desadostasunak edo gatazkak gainditzen laguntzea helburu duen Lanetik programak bi proposamen jartzen ditu mahai gainean:

–          Alde batetik “zentzu esparru” bat sustatu eta partekatzea. Esparru hori egituratzeko lau gako hartu behar dira kontutan: : norbere eskuan dagoena kontrolatzen duen giza-faktorea; prozesuak partekatu eta gatazkei aurre egiteko talde-lana gailentzen duen talde-faktorea; etika eta aldaketa lotzen dituen berrikuntza-faktorea; eta, azkenik, enpresetan errentagarritasuna eta elkarkidetasuna tokikotzen duen elkarkidetasun-faktorea.

–          Bestalde, “eginkizun soziala” definitzea. Jardun edo proiektu bakoitzari elkartasun konpromiso erantsi baten dimentsioa ematea proposatzen da: gizakiak duen laguntza eta elkartasun beharra ondartzea, konturatzea edozeinek izan ahal duela emaile edota gure interes edo betebeharretatik haratago joatea.

www.baketik.org

Partekatu

Beste berri batzuk